2019ko urriaren 22a

Hondakinen prebentzioari eta kudeaketari buruzko proiektu berritzaileentzako Sarien deialdia egin da, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikastetxeentzat

Lanak azaroaren 22a arte aurkez daitezke

Hondakinen Prebentziorako eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Bulegoak (Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Eskualdeko Mankomunitateak eta Nafarroako Hondakinen Kontsortzioak osatuak) Hondakinei buruzko proiektu berritzaileen Sarien deialdia egin du, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikastetxeentzat. Lanak azaroaren 22a bitartean aurkez daitezke

Sarien helburua da ikastetxeen jarduera berritzaileak bultzatzea hondakinen prebentzioaren eta kudeaketaren arloan, zein horiek praktikan jartzeko garaian.

Ikastetxe bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du, honako gaiei erantzuna emanez: alferrik galtzen diren elikagaien aurkako borroka edo ikastetxean plastikoaren erabilera gutxitzeko kanpainak, berrerabilketa edo ekonomia zirkularra sustatzea, ikastetxeko eta inguruko zaborraren bilketa.

Berrikuntza, sinergiak sortzeko eta eskolaz haratago eragin-eremua zabaltzeko gaitasuna, eta hondakinen kudeaketan oihartzun positiboak sortzea ikastetxean bertan nahiz herrian izango da kontuan. Proiektua garatzerakoan, laguntza eta hondakinen eta komunikazioaren gaineko prestakuntza espezializatua izango ditu ikastetxeak.

Etapa bakoitzeko (Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta LH) bi sari emango dira: aisialdiko ekintzak edota ikastetxean jasangarritasun neurriak ezartzeko laguntza izanen dira.

Nafarroak hondakinak %12 murrizteko eta etxeko hondakinen %75a berrerabiltzeko eta birziklatzeko erronka du 2037. urteari begira. Horretarako, ezinbestekoa da gizarteak hondakinen kudeaketa ulertzeko duen modua aldatzea; hau da, baliabide bezala hartzea eta ez arazo bezala, ekonomia zirkularrerako bidea egiten hasiaz. Beraz, lan horretan gaur egungo ikasleek garrantzi erabakigarria izango dute.

2018ko edizioa

Lehiaketaren lehendabiziko edizioa, 2018an ospatu zen eta bertan Nafarroa osoko 21 ikastetxek parte hartu zuten. Sarituak honakoak izan ziren: Lehen Hezkuntzan Zubiriko ikastetxe publikoa, Bigarren Hezkuntzan Iruñeko Iturrana Institutua eta Lanbide Heziketan Corellako Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola.