2019ko ekainaren 7a

Zaborraren inguruan egindako proiektuengatik saria jaso dute Nafarroako bederatzi ikastetxek

Elizalde eta Solana kontseilariek zaborren kudeaketarako eta prenbentziorako sariak eman dizkiete Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Hezikietako ikasleei
Solana eta Elizalde kontseilariak saridunak izan diren ikastetxeetako 
ikasle eta irakasleekin.
Solana eta Elizalde kontseilariak saridunak izan diren ikastetxeetako ikasle eta irakasleekin.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Isabel Elizalde eta María Solana, Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioko eta Hezkuntzako jarduneko kontseilariek gaur goizean Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ikasleek zaborraren inguruan egindako proiektu berritzaileen sariak banatu dizkiete bederatzi ikastetxeei. Ekitaldian izan da baita Ingurumen eta Lurralde Antolaketako jarduneko zuzendari orokorra Eva García Balager. 

Hondakinen Prebentziorako eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko Nafarroako Gobernuaren Bulegoak sustatutako sariak Nafarroako ikastetxeek hondakinen prebentzio eta kudeaketa arloan egindako jarduera berritzaileak saritzen ditu, gai horretan eragin-eremua eskolatik harago zabaltzeko nahiz hondakinak kudeatzerakoan eskolan bertan nahiz herrian oihartzun positiboak sortzeko gaitasuna aintzat hartzearekin batera.

Lehen edizio honetara Nafarroa osoko 21 ikastetxe aurkeztu dira, eta hauek izan dira Lehen Hezkuntzako kategorian sarituak:

Bigarren Hezkuntzan:

Lanbide Heziketan:

Sarituek taldean jarduera bat egiteko aukera irabazi dute; hau da, hainbat proposamenaren artean (mendi-ibiliak egitea, rafting, abentura-parkeak) hautatu ahal izango dute, eta, horrekin batera, proiektuaren helburuak garatzen laguntzeko beste sari bat Ikastetxearentzat.

Bi asteetan zehar, lehiaketara aurkeztutako proiektuak Hezkuntza Departamentuaren atarian erakutsiko dira, eta horien bideoak kontsulta daitezke Prebentzio Bulegoaren web orrialdean.

Zaborrilla familia

Horrez gain, proiektu berritzaileak saritzeko ekitaldian, Zaborrilla familiari buruzko bideoak aurkeztu dira, eta horietan etxean hondakinak ez bereizteko erabili ohi izan diren lau mito antzezten dira:

  1. MITOA: Gero dena nahasten dute-eta
  2. MITOA: Ez dut betarik bereizteko
  3. MITOA: Bereiziaz, lanpostuak murrizten dira
  4. MITOA: Nire sukaldean ez dago lekurik hainbeste edukiontzi jartzeko

Gogoratu behar da Nafarroak hondakinen %12 murrizteko eta etxekoen %75a berrerabiltzeko eta birziklatzeko erronka duela 2027rako. Horretarako, ekitaldian nabarmendu duten moduan, “ezinbestekoa da hondakinen kudeaketa ulertzeko gizarteak duen modua aldatzea, baliabide bezala eta ez arazo bezala hartuta, eta ekonomia zirkular berri baterako joera hartuaz; lan horretan, egungo ikasleek garrantzi erabakigarria izango dute”.

Hondakinen Prebentziorako Bulegoak sustatzen ditu sariak, eta Bulego horretan parte hartzen dute Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Hondakinen Kontsortzioak, Iruñerriko Mankomunitateak eta Nafarroako Ingurumen Kudeaketak. Denen arteko ekimen horrek, gainera, kudeaketako honako sistema integratuen lankidetza du: Ecoembes, Ecovidrio, Ambilamp, Ecoasimelec, Ecofimática, Ecolec, Ecolum, Ecotic eta Europako Birziklatze Plataforma-ERP.