Descárgate la app
Eskubide Sozialetako Departamentuak Enpleguko Zentro Berezietako soldaten aurrekontua 2 milioitan,%20an, handitu du
2019ko urriaren 7a
Eskubide Sozialetako Departamentuak Enpleguko Zentro Berezietako soldaten aurrekontua 2 milioitan,%20an, handitu du
Nafarroako Gobernuak azken bilkuran onetsi zuen, Enpleguko Zentro Berezietara bideratutako aurrekontua 2 milioitan, %20an, handitzea, 12.100.000 eurotara heldu arte. Helburua da 2019an desgaitasuna duten pertsonen zein laguntza teknikoa eskaintzen duten unitateen soldatak ordaintzea.
Iazko abenduan onartutako neurri hori hartu du Lanbide arteko Gutxieneko Soldata %22,30 igo zelako eta erakunde horietako plantilla ere %5 gehitu delako; egun, 2.138 pertsona daude 16 zentrotan banatuta. %82a desgaitasuna duten pertsonek osatzen dute.
2018. urtearen amaieran, desgaitasuna duten pertsonen 1.678 kontratu zeuden, Eskubide Sozialetako Departamentuak diruz lagunduta, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren - Nafar Lansareren bitartez. 2019an, desgaitasuna duten 1.757 pertsonari eman zaie laguntza jada.
NEZ-NLk lankideei oztopoak gainditzen laguntzen aritzen diren langileek osatutako laguntza-unitateak ere diruz laguntzen ditu. 2018. urtearen amaieran, 35 teknikari eta 57 enkargatu zeuden. 2019an, 47 tekniko eta 67 enkargatu daude jada.
EZBek 2019rako duten aurrekontu baimendua 10.100.000 eurokoa da: 9,5 milioi euro desgaitasuna duten pertsonen lanpostuen soldata-kosturako eta 600.000 euro laguntza-unitateen diru-laguntzetarako. 10,1 milioi euroko zenbatekoari beste 200.000 euro gehitu behar zaizkio inbertsioen laguntzetarako.
Eskubide Sozialetako Departamentuak Nafarroako Enplegu Zerbitzu-Nafar Lansarerentzat diru-laguntzak LGSaren igoeraren arabera eguneratu zituen, eta, orain, ekitaldiaren amaierako hileko soldatak artatzeko beharrezko aurrekontu-doikuntzak sustatu ditu.
Eskubide Sozialetako kontseilaria den Carmen Maeztuk azpimarratu du garrantzitsua dela “baliabide hauetan desgaitasuna duten pertsonen kontratazioa eta lanpostuak sustatzea, aukera-berdintasuna Enpleguko Politika Aktiboen 2020 Akordioko lau zutabetariko bat izateagatik”.
Aipatu behar da Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzak LGSaren %50 edo %75era iristen direla zentro berezietarako, erabiltzaileen desgaitasun-mailaren eta zentroaren izaeraren (irabazi asmokoa edo gabea) arabera. Halaber, urteko 1.200 eurora bitarte jartzen ditu artatutako pertsona bakoitzeko, langile teknikoen eta enkargatuen gastuen zati bat ordaintzearekin batera.