Descárgate la app
Kulturak 510.000 euro bideratu ditu diru-laguntzetan zinemako 17 proiektuetarako
2019ko urriaren 3a
Kulturak 510.000 euro bideratu ditu diru-laguntzetan zinemako 17 proiektuetarako
Kultura eta Kiroleko Departamentuak 510.000 euro banatu ditu zinemarako ekoizpen laguntzetan, 2019ko Generazimena deialdiaren bitartez. Hala 17 proiektuko lagunduko dira diruz: 8 luzemetrai, 6 laburmetrai, eta 3 luzemetraien ekoizpenerako 3 proiektu.
Film luzeen modalitatean, hau da, zine aretoetan, telebistan edo Interneteko plataformatan merkataritza arloko ustiapenera zuzenduriko 60 minututik gorako iraupena duten fikzio, dokumental edo animazio ikus-entzunezko lanetarako, 390.000 euroko laguntzak eman zaizkie proiektu hauei: Kanpaiak Abra AIEren Campanadas a muerto (100.000 euro); Labrit Multimediaren 2 urte 4 hilabete (24.220,32 euro); Escorzo Films SLren Surcos (20.000 euro); La Tentación Prod., S.A.-ren Gladys-en Leihoa (10.000 euro); Lamia Produccionesen Una vida no tan simple (100.000 euro); Solax Company Microop.-en Matrioskas (35.000 euro); En Buen Sitio Prod. S.L.-ren Ama-das (48.000 euro); eta Mantecadas Salazar AIEren Ofrenda a la tormenta (52.779,68 euro).
Film laburren modalitatean, hau da, zine aretoetan, telebistan edo Interneteko plataformatan merkataritza arloko ustiapenera zuzenduriko 60 minututik beherako iraupena duten fikzio, dokumental edo animazio ikus-entzunezko lanetarako, 100.000 euroko laguntzak eman zaizkie proiektu hauei: The Visible Man, S.L.-ren Iris (25.000 euro), Xabier Irigibel Urizen Herdoilduraren gogoa (18.660 euro); Luis Arrieta Etxeberriaren Mendiak -1976- (11.596 euro); Pimu eta Ruiz A.VisualCren No sex for fish (15.677,30 euro); Arquetipo Comunicación eta New Gravity Laws S.L.-ren Amanece la noche más larga (18.628,8 euro guztira); eta La Escena del Jardínen El susto (10. 437,90 euro).
Amaitzeko, film luzeen ekoizpen proiektuen modalitatean, hau da, ekoizpen fasea baino lehen egiten diren eragiketetan, 20.000 euroko diru-laguntzak eman dira. Modalitate horretan hau jasotzen da: gidoiaren behin betiko idazketa, “casting”-a egitea, ekoizpen plana egitera zuzenduriko lanak, dokumentazio eta errodatzeko tokiak aurkitzeko lanak, nazio edo Europa mailako laguntzetarako proiektua egitea, baliabide ekonomikoen kudeaketa eta hasierako salmenta planak, aurrekontua eta finantzaketa plana egitea, proiektuaren alderdi teknologikoekin erlazionaturiko lanak eta film luzea aurrera eramateko funtsezkotzat har daitezkeen beste kontzeptu batzuk.
Laguntza horiek jaso dituzten proiektuak hauek dira: Ainara Veraren Estrellas Polares (6.700 euro); Kanaki Films S.L.-ren Free my town (9.500 euro); eta Demiranda Studio, S.L.-ren Ojalá… (3.800 euro).