2019ko urriaren 3a

Kintoko oihanera egingo den bisitarekin hasiko dira larunbat honetan 2019-2020 Ingurumen hezkuntzarako eta boluntariotza laguntzeko programako ekintzak

Gizarteari eta taldeei zuzendutako hainbat hezkuntza eta dibulgazio jardunaldi ditu egitarauak

Kintoko oihanak larunbat honetan, urriak 5, Okilaren Aterkipean bisita egingo da Aezkoa-Kintoko Basozainen eskutik oihanean egiten diren erabilerak eta ingurune naturalarekiko errespetua nola bat etorrarazi ezagutzeko aukera. Ekimena goizeko 10:00etan hasiko da eta aurrez izena ematea beharrezkoa da.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak antolatutako 2019-2020 Ingurumen hezkuntzarako eta boluntariotza laguntzeko programaren lehen ekimena da. Programak, urtero abiarazten dena, bi helburu jarraitzen ditu; hiritarreentzat zuzendutako hezkuntza eta informazio jarduerak eskaintzea, eta, aldi berean, Departamenduak egindako lanak eta zerbitzuak jakinaraztea.

Programatutako lehen bisita honetaz gain, urrian antolatuko diren jarduerak 19, 20 eta 27 egunetan izango dira. Zehazki, 19, larunbatean “Se busca: georreferenciación de plantas exóticas e invasoras en Ezkabarte” jardueran parte hartu ahal izango da; eta igandean,20, La Berrueza (Estella Lurra) haraneko zuhaitz monumentalak ezagutzea eskaintzen da. Igandean,27, “Paisajes esteparios, paisajes agrarios: una riqueza desapercibida” jardueran parte hartu ahal izango da.

Azarorako beste hiru jarduera programatu dira: 9 eta 16 larunbatetan izokinei buruzko jardueraz gozatu ahal izango da; eta 24, igandean basa faunaren gaineko beste ekimen bat antolatuko da.

Jarduera hauetan parte hartzeko interesatuak dauden pertsonak, guztiak doakoak, formulario hau bete behar dute.

Herritarrentzako akzioez gain, programak taldeetarako jarduerak ere ditu, aurrez eskaria eta datak hitzartu beharrekoak. Ekimen honen bitartez Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente-aren lana ezagutu daiteke, eta ere dibertsitaterako basoak eta bazkak bezalako gaiak, ingurumen naturala babesteko lan bertikalak, hiriko fauna ezagutu, ibaia eta bere balioak, beste gai batzuen artean.