2019ko urriaren 2a

Nafarroako Eskola Kontseiluko kideak berritu dira

Gobernuak zerbitzu zuzendaritzetako edo asimilatutako bi kargudun ere izendatu ditu

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, akordio bidez onetsi ditu Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Manuel Martín Iglesiasek gidatutako Hezkuntzako Batzorde Goreneko ordezkari berriak.

Hezkutnza Departamentuak hezkuntza administrazioaren izenean izendatutako bost ordezkariak honakoak dira: Gil Sevillano González, Hezkuntzako zuzendari nagusia; Tomás Rodríguez Garraza, Lanbide Heziketako zuzendari nagusia; Begoña Unzué Vela, Hezkuntza Baliabideetako zuzendari nagusia; Arantza Zuriarrain Iñiguez, Hezkuntza Ikuskaritza Zerbitzuko ikuskaria, eta Pablo Arriazu Amat, Antolamendu, Orientazio eta Aukera Berdintasun Zerbitzuko zuzendaria.

Bestalde, aitortutako prestigiodun pertsona moduan izendatu du Pedro Rascón Macias.

Idazkari lanetan Antonio Iriarte Moncayola, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Teknikoko Kudeaketa Juridiko-administratiboaren ataleko nagusia arituko da.

Beste izendapen batzuk

Gainera Nafarroako Gobernuak zerbitzu zuzendari edo asimilatutako ondoko kargudunak izendatu ditu:

-Nafarroako Berdintasunerako Institutua

Promozio eta Kudeaketa zuzendariordea: María Ángeles García Briñol.

-Eskubide Sozialetako Departamentua

Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratzearen Zerbitzuko Zuzendaria: María Dolores Gutiérrez Urrestarazu.