Descárgate la app
948 Merkatua-Nafarroako Arteen Merkatuak eta topaketa profesionalaren Foroak bere stand-en eremuan parte hartzeko izen-emate epea ireki du
2019ko irailaren 20a
948 Merkatua-Nafarroako Arteen Merkatuak eta topaketa profesionalaren Foroak bere stand-en eremuan parte hartzeko izen-emate epea ireki du
948 Merkatua-Nafarroako Arteen Merkatua eta topaketa profesionalaren Foroaren hirugarren edizioaren barne, Baluartek instituzio publikoen, enpresa eta erakunde kulturalen informazio stand-entzako (erakustokiak) eremua hartuko du. Ekitaldiak, Nafarroako zein beste herrialdetako kultura eta sormen industrien eskaintza erakusteko eta ezagutzeko aukera ematen du.
Parte hartzeko, erakunde interesatuek eskaera aurkeztu behar dute www.948merkatua.com web orrialdean; bertan, baldintzak ezagutzeaz gain, gaurtik hasi eta urriaren 20ra bitarte izena eman ahal izango da.
Ondoren, antolakuntzak espazio horretarako proposamenak hautatuko ditu. Baluarte PROn jarritako standak baino eskaera gehiago jasotzen badira, izena emateko ordena jarraituko da.
948 Merkatua foro bat da, eta, bertan, sormen-ikerketako enpresak, ekitaldiak antolatzen dituztenak eta edukiak eta kulturarekin zerikusia duten bestelako zerbitzuak sortzen dituztenak sartzen dira.
Erakustokiak topaketa profesional honetan egiaztatutako profesionalei zuzendutako 948 PRO jardueren barruan kokatuko dira. Topaketa azaroaren 20an, 21ean eta 22an egingo da, irudi eta eduki berriekin.
Hirugarren edizioan, 948 Merkatua aldatzen doa Kulturaren sektorean proposamen berezia eskaintzearren, eta, horretarako, diziplina-artekotasun artistikoan oinarritu da. Aurrerapen horren asmoa da Nafarroan azoka kultural horrek eskaintzen dituen indarrak aprobetxatzea eta berrikuntza artistikoan oinarritzea, Europako hego-mendebaldean ekitaldi berezi baten lekua hartze aldera.