2019ko irailaren 18a

Nafarroako Gobernuak Euroeskualdeako Batzarraren ordezkariak izendatu ditu

Lurralde Lankidetzarako Europako Taldeak Iruñean ezohiko batzarra egingo du izendapenak berronesteko
Nafarroako Gobernuak Euroeskualdeako Batzarraren ordezkariak izendatu ditu Irudi galeria

Foru Gobernuak gaurko bilkuran akordio bidez Lurralde Lankidetzarako “Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa Euroeskualdeko” Batzarreko Nafarroako ordezkariak izendatu ditu.

 

Foru Gobernuak gaurko bilkuran akordio bidez Lurralde Lankidetzarako “Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa Euroeskualdeko” Batzarreko Nafarroako ordezkariak izendatu ditu.

Foru Komunitatea honakoek ordezkatuko dute: María Chivite, Nafarroako Lehendakaria; Bernardo Ciriza Lurralde Kohesiorako kontseilaria; Manu Ayerdi, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria; Ana Ollo, Herritarrekiko Harremanetarako kontseilaria; Juan Cruz Cigudosa, Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria; eta Mikel Irujo Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusia.

Izendapenak azaroan Iruñean egingo den ezohiko Batzarrean berronetsiko dira eta bertan izango dira Iñigo Urkullu Lehendakaria; eta Alain Rousset, Akitania Berriko Presidentea, hiru herrialdeetako ordezkaritzekin batera.

Euroeskualdea, zifretan

Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak 101 km2-ko azalera du eta 8,7 milioi pertsona hartzen ditu, europako biztanlegoaren %1,74a ordezkatuz. Gainera, 3,95 milioi langile ditu, 1,78 milioi ikasle eta biztanleko BPGa 28.400 eurotakoa da, zeina EBko BPGaren batazbestekoa den.