Descárgate la app
Erdialdeko uholdeetan kaltetutako saltoki, turismo edo zerbitzuetako establezimenduak dituztenek izandako kalteen balorazioaren berri eman dezakete
2019ko irailaren 17a
Erdialdeko uholdeetan kaltetutako saltoki, turismo edo zerbitzuetako establezimenduak dituztenek izandako kalteen balorazioaren berri eman dezakete
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko departamentuaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo zuzendaritza nagusiak gaur abiarazi du merkataritzako, turismoko, zerbitzuetako edo beste jarduera ekonomiko mota batzuetako establezimenduetako titularrek uztailaren 8an izandako kalteen memoriak aurkezteko epea.
Kaltetuek izandako kalteen balorazioa, aurreikusitako gastu guztiak zein jarduera ekonomikoarekin jarraitzeko beharrezkoak diren neurrien berri eman dezakete. Guzti horren helburua informazioa biltzea da ondoren departamentuak beharrezkoak diren laguntzak onar ditzan.
Memoria aurkezteko epea datorren urriaren 15ean amaituko da eta erregistro orokor elektronikoaren bitartez egin beharko da. Aurkeztu beharerko izapidea honako loturan eskuratu daiteke.