2019ko irailaren 7a

Reina Sofia Ospitaleak edoskitzea bermatzeko puntu bat ireki berri du

Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Funtsak (UNICEF) eta Osasunaren Mundu Erakundeak (OMEk) sustatutako Jaiotza eta Edoskitzea helburu duen Humanizazio Ekimenaren 3. fasea abendurako amaitu nahi du Tuterako zentroak
Una pareja, con su hijo recién nacido, en el punto de lactancia del 
Hospital de Tudela.
Una pareja, con su hijo recién nacido, en el punto de lactancia del Hospital de Tudela.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Tuterako Reina Sofia Ospitaleak edoskitzea sustatu eta bermatzeko gune bat ireki berri du, bertan, amen eta jaioberrien egonaldia erosoagoa izan dadin. Neurri honekin, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak bularra ematea errazteko egindako apostuarekin bat dator Erriberako ospitalea. Ama eta jaioberriendako puntua ospitaleko areto nagusiaren ondoan prestatu dute, osasun-esparruko kafetegiaren aldamenean.​​​​​​​

​​​​​​​