2019ko irailaren 5a

Chivite Lehendakariak gurasoei PFEZan tributatu zuten amatasun eta aitatasun prestazioentzako “irtenbide bat” izanen dela helarazi die

Remírez lehendakariordeak eta Saiz kontseilariak lagundurik bilera izan du gaur goizean taldeko ordezkariekin
Chivite Lehendakaria, Remírez lehendakariordea eta Saiz kontseilaria 
taldeko ordezkariekin.
Chivite Lehendakaria, Remírez lehendakariordea eta Saiz kontseilaria taldeko ordezkariekin.  Deskargatu irudia Irudi galeria

María Chivitek, Nafarroako Gobernuko Lehendakariak PFEZan tributatu zuten amatasun eta aitatasun prestazioengatik kaltetutako gurasoen ordezkariei “irtenbide bat emateko lanean ari gara” adierazi die. Neurria “erabateko segurtasun juridikoarekin” hartuko da.

Edonola ere, Lehendakariak, lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako kontseilari Javier Remirezek eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria den Elma Saizek honela jakinarazi die ordezkariei: “Auzitegiek gurasoen aldeko erabakia hartzen badute, irtenbidea irizpide horren arabera hartuko da, eta horren ondorioak hedatuko dira”. Beraz, auzitegien erabakia soilik pertsona batentzat bada, konpromisoa hartuko dugu “guraso guztiengana hedatzeko, kaltetutako familiekin auzitan jardutea saihestearren”.

Auzitegiek eskaeren aurrean erantzun negatiboa ematen badute, Gobernuak jada lantzen ari diren legezko formula bat eratuko du, gai hori urtearen amaiera baino lehen konpontzeko. Azken finean, “Nafarroako Gobernuak irtenbidea emango die guraso horiei, eta erabateko euskarri juridikoarekin egingo du”, Chivite Lehendakariak adierazi duenaren arabera.

Chivitek zein Remírezek eta Saizek konpromisoa hartu dute taldearekin harremanetan egoteko, irtenbidea definitzen doan heinean jarraitu beharreko urratsen berri izan dezaten. Gobernuaren konpromisoa “gaia konpontzea izan da eta da” esan dute.