Descárgate la app
Zubiarte Euskaltegiko ikastaroetako plaza libreetan izena emateko epea zabalik da
2019ko abuztuaren 30a
Zubiarte Euskaltegiko ikastaroetako plaza libreetan izena emateko epea zabalik da
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak Zubiarte Euskaltegi Publikoak (Huarte / Uharte) 2019-2020 ikasturterako antolatutako euskara-ikastaroetan bete gabeko plazak eman ditu ezagutzera. Izena emateko epea irailaren 6an bukatuko da.
Zubiarte Euskaltegiak maila guztietako ikastaroak eskaintzen ditu: A1, A2, B1, B2, C1 eta EGA, ordutegi hauetan: 09:15-11:45, 17:00-19:30 eta 19:30-21:30 eta hurrengo modalitateetan:
- Ikastaro intentsiboa: 4 egun astean, 10 ordu, astelehenetik ostegunera, goizez. B2 maila
- Ikastaro arruntak: 2 egun astean, 4 - 5 ordu astean, aukeran astelehen eta asteazkena edo astearte eta osteguna (ikus web orria) Maila guztiak: A1, A2, B1, B2, C1 eta EGA
- Mintza taldea B2: 2 egun astean, astearte eta ostegun goizean.
- Kanpoko ikastaroak: Zizur, Antsoain, A2, 2 egun astean, astelehen eta asteazken arratsaldean. A1 Orkoienen astearte eta ostegunetan. Askatasuna institutuan C1, astelehenetan.
- Apymako taldeak: 3 egun astean, Ikastetxeetan. Eguerdian. Gurasoentzat eta jende guztiarentzat.
Autoikaskuntza: Astean egun 1 mintzamena lantzeko eta 4 orduko lan-konpromisoa on-line. Maila guztiak: A1, A2, B1, B2, C1 eta EGA
Unibertsitatekoak ez diren irakasleek ikastaro hauek egin ahalko dituzte, beren formazioaren parte, eskola ordutegitik kanpo eta dohainik.
Izen-ematea Zubiarte Euskaltegi Publikoaren web orrian, edo euskaltegian bertan (Huarte / Uharteko Zubiarte kalea 13). Informazio gehiago 848 43 10 10 telefonoan edo euszubia@educacion.navarra.es posta elektronikoan.