2019ko abuztuaren 30a

Zubiarte Euskaltegiko ikastaroetako plaza libreetan izena emateko epea zabalik da

Interesdunek irailaren 6a bitartean egin dezakete matrikula

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak Zubiarte Euskaltegi Publikoak (Huarte / Uharte) 2019-2020 ikasturterako antolatutako euskara-ikastaroetan bete gabeko plazak eman ditu ezagutzera. Izena emateko epea irailaren 6an bukatuko da.

Zubiarte Euskaltegiak maila guztietako ikastaroak eskaintzen ditu: A1, A2, B1, B2, C1 eta EGA, ordutegi hauetan: 09:15-11:45, 17:00-19:30 eta 19:30-21:30 eta hurrengo modalitateetan:

  • Ikastaro intentsiboa: 4 egun astean, 10 ordu, astelehenetik ostegunera, goizez. B2 maila
  • Ikastaro arruntak: 2 egun astean, 4 - 5 ordu astean, aukeran astelehen eta asteazkena edo astearte eta osteguna (ikus web orria) Maila guztiak: A1, A2, B1, B2, C1 eta EGA
  • Mintza taldea B2: 2 egun astean, astearte eta ostegun goizean.
  • Kanpoko ikastaroak: Zizur, Antsoain, A2, 2 egun astean, astelehen eta asteazken arratsaldean. A1 Orkoienen astearte eta ostegunetan. Askatasuna institutuan C1, astelehenetan.
  • Apymako taldeak: 3 egun astean, Ikastetxeetan. Eguerdian. Gurasoentzat eta jende guztiarentzat.

Autoikaskuntza: Astean egun 1 mintzamena lantzeko eta 4 orduko lan-konpromisoa on-line. Maila guztiak: A1, A2, B1, B2, C1 eta EGA

Unibertsitatekoak ez diren irakasleek ikastaro hauek egin ahalko dituzte, beren formazioaren parte, eskola ordutegitik kanpo eta dohainik.

Izen-ematea Zubiarte Euskaltegi Publikoaren web orrian, edo euskaltegian bertan (Huarte / Uharteko Zubiarte kalea 13). Informazio gehiago 848 43 10 10 telefonoan edo euszubia@educacion.navarra.es posta elektronikoan.