Descárgate la app
Ikastetxeek 65.000 euroko diru- laguntzak jaso ditzakete eskola-kirol programetarako
2019ko abuztuaren 23a
Ikastetxeak 65.000 euroko guztizko zenbatekoa duten laguntzez baliatzen ahalko dira eskola kiroleko programetarako
Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren bitartez, 65.000 euro bideratuko ditu nafar ikastetxeetan 2019/2020 ikasturtean eskola kirola sustatzeko.
Ekimen honen bitartez, kirol jarduera fisikoa sustatu nahi da eskola ordutegiaren barnean (jolasordua, jantoki-ordutegia…) zein eskolaz kanpoko ordutegian, hezkuntza balioak sustatzeko eta sedentarismoa eta haurren obesitatea gisako fenomenoak saihestuko dituzten ohiturak sortzeko. Horrez gain, integrazio sozialaren aldeko tresna da, pertsonen heziketa integrala errazten du eta norberaren ahalegina, taldeko lana, arerioarentzako errespetua, joko garbia eta genero berdintasuna gisako balioak sustatzen ditu.
Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) abuztuaren 21ean argitaraturiko deialdiaren arabera, programa honetan parte hartzen ahal dute unibertsitatez kanpoko irakaskuntza arautuko ikastetxe publikoek eta pribatuek. Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dituzte urriaren 8a baino lehen, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko Tramiteen Katalogoko fitxaren bitartez.
Ikastetxeek deialdi honi dagokion eskola adineko kirol programari buruzko edukia duen kirol proiektu bat izan beharko dute.
Laguntzen ezaugarriak
Dirulaguntza hauen bitartez, zatika estaliko dira kirol material suntsikorreko gastuak, kirol jarduera fisikoetarako monitoreak, prestakuntza jarduerez nahiz jarduera osagarriez arduratzen diren langileak eta programari atxikitako joan-etorriak. Ikastetxeek gehienez 4.000 euroko laguntzak jasotzen ahalko dituzte programa bakoitzerako.
2018/2019 ikasturtean, foru geografian zehar sakabanatutako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 36 ikastetxe pribatu eta hitzartu profitatu ziren deialdia honetaz. Guztira, 4.466 ikaslek parte hartu zuten: 2.548 mutilek eta 1.918 neskak.
Eskola Adineko Kirol Programa Nafarroako Kirol Jokoak eta eskola kiroleko kanpainak gisakoen osagarria da, baita federazioek, klubek eta toki entitateek garatutako bestelako ekimenen osagarria ere.