2019ko abuztuaren 20a

Nafarroako Gobernuak Gogoan monumentutik kenduriko plaka berrezarriko du

Gobernuak berretsi egin du monumentuak jasandako bi ekintza bandalikoen aurreko gaitzespena
Monumentua, jatorrizko plakarekin.
Monumentua, jatorrizko plakarekin.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak datozen egunetan berrezarriko du, 1978ko San Ferminetako gertakari tragikoak oroitzeko instalaturiko Gogoan monumentuak jasandako ekintza bandalikoen ondorioz lapurturiko plaka.

Sanfermines78 Gogoan! Elkarteko ordezkariekin gaur izandako topaketan jakinarazi denez, German Rodríguez oroitzeko hilarriaren antzeko formatuan berrezarriko da, zementuzko atrilarekin, plaka berria haren gainean jarriz.

Toki hori, German Rodríguez oroitzeko hilarria bezala, Nafarroako Oroimen Historikoko Toki gisa dago sailkaturik joan den ekainaren 18tik eta, ondorioz, abenduaren 26ko 29/2018 Foru Legeak arauturiko babes berezia eta zehapen erregimen propioa dute.

Halaber, Nafarroako Gobernuak, monolitoak jasandako erasoen aurreko gaitzespen zorrotzena adierazi nahi du berriro. Ekintza horiek familiaren mina sakontzen dute, eta baita iraganean jasandako Giza Eskubideen zapalkuntzen oroimena baztertu gabe etorkizunera begiratu nahi duten Iruñeko herritarrena ere.