2019ko abuztuaren 13a

Osasun Departamentuak eta Nafarroako Farmazialarien Elkargoak herpes Zoster tratatzen duen brivudina antivirala segurtasunez emateko ekintza bateratu berri bat sustatuko dute

Gaixoarengan oso ondorio larriak sor ditzaketen beste botika batzuekin aldiberean edo denbora motzean hartzea saihesteko bultzatu dute ekintza hau

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak eta Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak ekintza berria bultzatu dute herpes Zoster tratatzeko erabiltzen den brivudina antivirala segurtasunez emateko gaixoei. Botika hau beste batzuekin (minbizi-mota batzuen tratamendurakoak, azal arazoen aurkakoak, keratosi aktinikoa sendatzekoak, besteak beste) aldiberean edo denbora motzean hartzen bada gaixoarengan ondorio larriak sor ditzake, eta kasu batzuetan heriotza eragin dezake ere.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)