2019ko abuztuaren 13a

Kirol federazioei zuzenduriko 2,5 milioi euroko diru-laguntzak onetsi dira

Irekita dago jadanik 2019ko irailaren 1etik 2020ko abuztuaren 31ra bitarteko epealdirako eskariak egiteko epea

Kultura eta Kirol Departamentuaren esku dagoen Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak (NKGI-INDJ), kirol federazioei 2019ko irailaren 1etik 2020ko abuztuaren 31ra bitarteko epealdirako zuzenduriko diru-laguntza deialdia onetsi du.

Aurten, zenbatekoa 2.528.500 eurokoa da, eta horietatik 2.465.000 ohiko funtzionamendura, Nafarroako txapelketetako partaidetzara eta antolakuntzara, nazio mailako txapelketa ofizialetara eta sustapen eta prestakuntza jardueretara zuzenduko da; 42.000 euro kirol jantzietara; 21.500 federazioen ekipamendura; eta 20.000 euro euskarazko komunikazio zerbitzuetara.

Laguntza horiek hiru helburu dituzte: Nafarroako kirol federazioen ohiko funtzionamendua sustatzea eta erraztea; Nafarroa mailan lehiaketa ofizialak egitea eta nazio mailakoetan parte hartzea bultzatzea; eta Foru Komunitatean kirol jardunbidearen garapena eta hedapena sustatzea.

Nafarroako Kirol Erakundeen Erregistroan inskribaturiko kirol federazioek era telematikoan eska ditzakete laguntzak, Erregistro Orokor Elektronikoan dagoen fitxaren bitartez. Aurkezpenerako epea irailaren 20an amaitzen da.

44 kirol federazio dira deialdi horretan parte har dezaketenak, izan ere, Borroka Olinpikoetako Nafarroako Federazioa duela denbora gutxi sortu da, Nafarroako borroka taldeen lana osatzeko xedez.

Laguntza horiez gain, federazioek deialdi espezifikoa ere izanen dute, kirol errendimendu programak aurrera eramateko. Horietarako eskariak aurkezteko epea abuztuaren 16an amaitzen da.