2019ko abuztuaren 9a

Lehendakariaren eta kontseilarien kabineteetako lehenbiziko izendapenak

Dagoeneko bederatzi pertsona izendatu dira
Alicia Erdociáin Saralegui, Lehendakariaren Kabineteko zuzendaria.
Alicia Erdociáin Saralegui, Lehendakariaren Kabineteko zuzendaria.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernua Lehendakaritzako Kabinetea eta kontseilarien kabineteak osatuko dituzten pertsonen izendapenak egiten hasi da.

Lehendakariari dagokionez, Alicia Erdociáin Saralegui izendatu dute bere Kabineteko zuzendari; Félix Taberna Monzón aholkulari eta Miguel Moreno Ariztegi Kabineteko kide.

Horrez gain, Amaia Arrizabalaga Idiáquez izanen da Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariaren Kabineteko burua; Guillermo Nagore Frauca Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariaren Kabineteko burua; eta Mikel Muez Elustondo Hezkuntza kontseilariaren Kabineteko burua.

Txema Mauleón Echeverría, bere aldetik, Eskubide Sozialetako kontseilariaren Kabineteko burua izanen da; Mikel Armendariz Platón Herritarrekiko Harremanetako kontseilariaren Kabineteko burua; eta Saioa Eseberri Ilarregi Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren Kabineteko burua.

Gobernuak datorren asteazkenean, abuztuaren 14an, gauzatuko duen saioan, Departamentuetako zuzendari nagusien lehenbiziko izendapenak eginen dira.