2019ko abuztuaren 1a

Nafar Lansarek urtea amaitu arte, guztira 8.300 plaza izanen dituzten 540 ikastaro antolatu ditu

Iturrondon, CENIFERren, edo diruz lagundutako prestakuntza entitatetan eginen diren 500 prestakuntza jarduera baino gehiagotan izena emateko epea ireki da, ostegun honetan, hilak 1
Nafar Lansarek urte bukaera arte 8.300 plazekin 540 ikastaro antolatu ditu Irudi galeria

Nafar Lansarek 500 ikastaro baino gehiagotan izena emateko epea ireki du ostegun honetan, hilak 1. Urteko azken lauhilekoaren prestakuntza-eskaintzakoak dira, eta guztira, 545 prestakuntza-jarduera eginen dira, bete gabeko 8.600 plazekin.

Nafar Lansarek 500 ikastaro baino gehiagotan izena emateko epea ireki du ostegun honetan, hilak 1. Urteko azken lauhilekoaren prestakuntza-eskaintzakoak dira, eta guztira, 545 prestakuntza-jarduera eginen dira, bete gabeko 8.600 plazekin.

Langabeen zein jarduneko langileen garapen pertsonal eta profesionalerako prestakuntza-jarduera guztiak ehuneko ehun diruz lagunduko dira. Informazioa eskuratzeko eta izena emateko sartu www.empleo.navarra.es web gunean; bertan, eskaintza etengabe eguneratzen da.

Urte-amaiera bitarteko prestakuntza-proposamenean prestakuntza-maila guztietako eta produkzio-eremu guztietako ikastaroak sartzen dira, oinarrizko trebatzetik hasi eta trinko teknikoetara edo Nafarroako espezialitate berrietara bitartekoak. Ikastaroak Iruñean nahiz Iruñerrian eta Tuteran edota Nafarroako beste zona batzuetan egingo dira.

526 ikastarotatik 150etan langabeei emango zaie lehentasuna (%40 okupatuak izan daitezke), 2.280 plazarekin. Aipatzekoak dira Profesionaltasuna Ziurtatzeko 44 ikastaro eta 16 Programa Integratu.

Bestalde, NEZ-NLk 369 ikastaro eskainiko ditu prestakunza-erakundeen eskutik urte-amaierara bitarte, eta bereziki lanean ari diren pertsonentzat 5.535 plaza egongo dira (ikasleen %30a langabezian egon daiteke). 42 ikastaro (630 plaza) orain arte eman gabeko espezialitatetakoak dira, honako hauekin lotutakoak: Nafarroako Garapen Adimentsuaren Estrategia (S3), automozioa eta mekatronika sektoreak, elikadura-katea edo energia berriztagarriak: big data, dronak, errealitate areagotua, software aurreratuak, e.a.

Beste 19 ikastaro matematikako, hizkuntzako eta ingeleseko funtsezko gaitasunak erakusteko dira. Beste 7 (317 plaza), berriz, zehazki, enplegurako prestakuntza ematen duten irakasleak birziklatzeko izango dira.

NEZ-NLk gogoratu nahi du prestakuntza erreminta garrantzitsuenetariko bat dela egungo testuinguruan pertsonen okupagarritasuna hobetzeko, aldaketa profesionala errazteko eta lan-merkatuan etorkizuna duten okupazioetan sartzeko. Orientazioko langileek aholkularitza eskaintzen dute helburu profesionalak lortze aldera; aurrez hitzordua hartu behar da.

Ikastaro gehienak enpresek eskatuta antolatu dira; hau da, NEZ-NLri jakinarazi dizkiote bide ezberdinen bitartez (diru-laguntzen deialdiak, lurralde edo sektore mailako eskaerak edo prospekzio-azterketak edota S3a).

Iturrondoko eskaintza

Iturrondoko enplegu eta prestakuntzako agentzia integralean (Burlata), urte-amaierara bitarte 915 plaza eskainiko dira arlo eta maila ezberdinetako 61 ikastarotan, eta horietako 33 inskripzio irekikoak izango dira: industriako edo maneiatzeko langiletik hasi eta PMI proiektuen kudeaketaraino edota entretenimenduaren industriako ikastaro espezifikoetara bitarte.

Modu horretan, Iturrondok 9 ikastaro programatu ditu enpresek edo elkarteek eskatutako profil profesionaletarako. Hona hemen: gremio anitzeko teknikaria (iturgintza, klimatizazioa, elektrizitatea eta soldadura); inprimatzeko teknikariak; industria-diseinu aurreratua Catia v5-ekin; aerosorgailuen mantentzea; zerbitzari kualifikatuak; eta ‘progresivve’ mailako aplikazio mugikorrak. Datozen asteetan, autoen konponketa, tailerretako taldeen kudeaketa eta nekazaritzako elikagaien industriako kalitatea programazioa gehituko da.

Gazteen Bermea (lanik egiten ez duten eta ikasten ez duten 30 urtetik beherakoak) taldeari zuzenduta, Iturrondok Profesionaltasunaren Ziurtagiriko eta gaitasun pertsonal eta profesionalerako hiru prestakuntza-programa eskaintzen ditu proiektuetan oinarritutako metodologiarekin: karrozeria, soldadura eta transmisio-sistemen mantentzea. 324 eta 430 ordukoak izango dira, enpresetan praktikak egiteko aukerarekin eta Europako Gizarte Funtsak finantzatuta.

Espezializazio handiagoko prestakuntza-arloetan aipatzekoak dira proiektuen kudeaketarako eta proiektuen zuzendaritzarako prestakuntza-sorta, Project Management Instituteren ziurtagiriekin (PMI: PMP eta CAMP ziurtagiriak), Nominaplus ikastaroak edo kudeaketa fiskalaren ingurukoak.

Entretenimenduaren industriarako prestakuntzako erreferentzia-puntu gisa, Iturrondon ondorengo espezializazio-ikastaroak programatu dira: ondarearen komunikazioa, turismoa eta kultura ingurune digitalean; marketing kulturala; eta proiektuen sustapena eta kudeaketa entretenimenduaren industrian.

Azkenik, gaitasun pertsonalak, digitalak eta profesionalak garatzeko, aldaketara egokitzeko ikastaroak, legoarekin jorratzeko dinamikak edo taldean lan egiteko Belbin metodologiaren ingurukoak eskainiko dira Iturrondon.

Jarduneko Nafarroako Gobernuak bideo hau editatu du agentzia honetan herritarrak artatzeko ezarritako eredu berria zabaltzeko asmoarekin. Hain zuzen ere, agentziak enplegu-zerbitzu guztiak (prestakuntza, orientazioa, ekintzailetza, egiaztatzea, e.a.) eskaintzen ditu, pertsonek zerbitzu publiko hau lana aktibatzeko eta hobetzeko elementu gisa har dezaten.

Profesionaltasuna Ziurtatzeko 44 ikastaro eta 16 PIFE

NEZ-NLk prestakuntza eskaintzeaz gain, lan-munduan sartzea errazten du Profesionaltasunaren Ziurtagiria lortzeko ikastaroen bitartez, jarduera profesional zehatz bat egiteko kualifikazioa emanaz. Zehazki, 44 ikastarotarako epea irekiko du ondorengo arloetan: kudeaketa administratiboa, gorputz eta kirol jarduerak, merkataritza eta marketinga, lorezaintza, elektrizitatea eta mantentze industriala, eraikuntza, fabrikazio mekanikoa, ostalaritza, informatika, irudi pertsonala, nekazaritzako elikagaien industria eta garbiketa. 32 ikastaro Iruñean eta Iruñerrian egingo dira, 9 Tuteran, 2 Lizarra inguruan eta 1 Tafallan.

Ziurtagiria lortzeko ikastaroak egiteko titulazioa ez dutenentzat, NEZ-NLk ostegun honetan irekiko du 2. mailako funtsezko gaitasuneko 19 ikastaroetan izena emateko epea Iruñean, Tuteran, Lizarran, Altsasun eta Tafallan.

Horrez gain, Lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonentzat, NEZ-NLk epea ireki du prestakuntza eta enpleguko 16 programa integraletan (PIFE) izena emateko. Ikastaro horiek diruz lagundutako erakunde espezializatuek emango dituzte, eta 8 Iruñean eta beste 8 Tutera inguruan emango dira (guztira 270 plaza). Ikastaro horietan ondorengoak sartzen dira: lan-orientazioa, prestakuntza, enplegua bilatzeko laguntza eta 3 hilabeteko kontratua gutxienez ikasleen %25arentzat.

Zehazki, honako arlo profesional hauetarako irekiko da orain izena emateko epea:

-Arreta soziosanitarioa

-Osasun-arreta // bizikidetzako agentea

-Lorezaintzako jarduera osagarriak

-Eraikuntzako estaldurako jarduera osagarriak

-Garbiketa

-Elikadura-industriak

-Txikizkako merkataritzaren kudeaketa eta salmenta

-Behe tentsioko instalazioak

www.empleo.navarra.es helbidean eman daiteke izena edo agentzietan aurretiko hitzordua eskatuta (empleocitaprevia.navarra.es), Tuterako eta Tafallako agentzietan izan ezik. Bi PIFE ikastaro irailean hasiko dira eta gainerakoak urtearen amaieran.

CENIFERrek ikasleak bilatu nahi ditu autokontsumoan berritzeko

CENIFERrek prestakuntza teknikoa eskaintzen jarraituko du arlo hauetan: energia berriztagarriak, energia-eraginkortasuna, programazioa, ibilgailu elektrikoa eta sare adimentsuak, machine learning, gas instalazioak edo auditoria energetikoa. Guztira, 25 ikastaro izango dira eta 375 plaza, autokontsumoaren garapenari buruzko errege dekretura egokitzen den eskaintzarekin.

Modu horretan, nabarmentzekoa da negozio-ideiak bizkortzeko programa, “Berrikuntza Autokontsumoan”. CENIFERrek eta Ingeniari Teknikoen Elkargoak (CITI) hautapen-prozesua abian jarri dute proiektu berritzaileak proposatzeko gai diren sei ikasle hautatzeko. Azkar eta merke egiaztatzeko aukera (100 ordu) eskaintzen du, proposamenek merkatuan onarpena badute.

NEZ-NLren prestakuntza osatzeko, lurralde-mailan, enpresek eta enpresen elkarteek eskatutako ikastaroak egingo dira, Proiektu Berezien formulari jarraiki. Datozen asteetan, Cintruenigon eta Iruñean lau ikastaro egingo dira: eskola-jangela, nekazaritza, sukaldaritza eta garbiketako monitorea.

Azkenik, espezifikoki, Nafarroako enplegurako prestakuntza-sistemako 1.300 irakasle birziklatzeko, NEZ-NLk zazpi ikastaro antolatuko ditu 316 plazarekin. Izandako eskaera kontuan hartuta, baliabide didaktikoen egokitze ikataroa berriro egingo da, beste honako hauez gain: ingelesa, Canva, ikus-entzunezko materialak, orientazioa edota gaitasun digitalak.