Descárgate la app
Nafar Lansarek prestakuntza eskaintza indartu du, orain arte irakatsi ez diren 640 plazako 50 espezialitate ikastaroekin
2019ko apirilaren 17a
Nafar Lansarek prestakuntza eskaintza indartu du, orain arte irakatsi ez diren 640 plazako 50 espezialitate ikastaroekin
Nafar Lansarek, Eskubide Sozialetako menpean dagoen erakundeak, aste honetan, prestakuntza eta enpresa entitateei 775.000 euro inguru eman dizkie, 124 erakundeen zuzendaritzako langileak trebatzeko, betetzeko zailak diren zortzi lanpostuetan 60 langabetu sartzeko edota batez ere, lanean ari direnak oso arlo espezializatuetan prestatzeko.
Nafar Lansarek, Eskubide Sozialetako menpean dagoen erakundeak, aste honetan, prestakuntza eta enpresa entitateei 775.000 euro inguru eman dizkie, 124 erakundeen zuzendaritzako langileak trebatzeko, betetzeko zailak diren zortzi lanpostuetan 60 langabetu sartzeko edota batez ere, lanean ari direnak oso arlo espezializatuetan prestatzeko.
Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak ekimen honen edukia zehaztu die foru Exekutiboko gainerako kideei, gaur goizean egindako Gobernu bilkuran.
Horretarako, erakundeak 2019ko doako prestakuntza eskaintza indartuko du, orain arte Foru Komunitatean irakatsi ez diren 50 espezialitatetako ikastaroak eskainiz. Hauek guztiak Nafarroako Garapen Adimenduneko Estrategiaren (S3), automobilgintza eta mekatronika sektoreen, elikadura-katearen eta energia berriztagarrien arloko beharrekin lotuta daude. Horretarako, LS-NEZek 275.000 euro bideratuko ditu.
Zehazkiago esanda, ikastaroak, guztira 640 plaza dituztela, honako jarduera hauei loturikoak izanen dira: 4.0 industria (droneen maneiua, robotika, big data, errealitate areagotua, adimen artifiziala, softwares aurreratuak, etab.); energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarriak; segurtasun informatikoa (teknika biometrikoak); eta nekazaritzako elikagaien industria (elikagaien berariazko legeria edo bizitza erabilgarria).
Prestakuntza entitateek azarora arte dute irekita ikastaroak egiteko epea. Eskaintza programatu ahala argitaratuko da www.empleo.navarra.es webgunean. Lehentasunezko sarbidea izanen dute jardunean diharduten langileek, baina plazen % 30 langabeentzat erreserbatuko da.
Prestakuntza hau, “balio erantsi handiko jardueren garapena sustatu eta giltzarrizko esparru ekonomikoen lehiakortasuna areagotzeko” behar diren 70 espezialitate Nafarroan eskaini ahal izateko egindako prestakuntzarako laguntza-deialdi berri baten emaitza da. Lehendabiziko txanda honetan, horietako 25 eskainiko dira. NL-NEZek estrategia honekin jarraituko du, Foru Komunitatean eskari handiko esparruei buruzko (industriako mantentze-lan espezializatuak edota medikamentuen garapena) prestakuntza hartzeko aukera egon dadin.
124 enpresatako zuzendaritza-kideak eta estaldura zaileko 60 kontratu
Bestalde, lehia-konkurrentziaren bidez esleitutako 500.000 euro inguruko zenbatekoaren bitartez, NL-NEZek laguntza eman die 13 entitateri, 124 ETEtako profil profesional estrategikoak gara ditzaten, jabeei, zuzendaritza-kideei nahiz tarteko lanpostuei zuzendutako ekintzak diseinatuz (327.190 euro), baita enpresariak sentsibilizatzeko ekintzak ere (100.000), 2.400 pertsonarengana iristeko xedez; eta estaldura zaila duten 60 lanpostu enpresetan txertatuz (70.360 euro).
Horren harira, hiru entitatek estaldura zaila duten zortzi lanpostu zehaztu dituzte, 60 kontratu eta lanaz kanpoko praktikak egiteko beste 39 egiteko aurreikuspenarekin. Prestakuntza LS-NEZek emango du eta entitateak langabeak hautatzeaz, prestakuntza-plana definitzeaz eta laneratzen laguntzeaz arduratuko da.
Nafarroako Ingeniari Teknikoen eta Ingeniari Tekniko Industrialen eskariz, NL-NEZek diruz lagunduko ditu hainbat gremiotako (elektrizitatea, iturgintza, klimatizazioa, soldadura…) teknikarien lanpostuak, diseinu industrialekoak eta inprimaketa-tekniketakoak.
Erriberako Tailerren Elkartea – Erriberako Enpresarien Elkartearen (AER) eskariz, lau enplegagarritasun-ibilbide abiaraziko dira honako lanpostu hauek betetzeko: aerosorgailuetako mantentze-lanen teknikariak (Tafalla), Progressive Web App aplikazio mugikorrak (Lizarra eta Lodosa), nekazaritzako elikagaien industriako kalitatea (Tutera) eta zerbitzari kualifikatua (Tutera). Ibilgailuak Konpontzeko Nafarroako Tailerren Elkarteak, bestetik, nekazaritza eta industria arloetako makinetarako mekanikariak eta doitzaileak behar ditu.
Hauexek dira zuzendaritza-kiden profiletarako eta enpresarien sentsibilizaziorako laguntzak jasotzen ahalko dituzten entitateak: CLAVNA, Nafarroako Ostalaritzako Enpresarien Elkartea, Nafarroako Enpresarien Konfederazioa, Nafarroako Lan Enpresen Elkartea (ANEL), Ibilgailuak Konpontzeko Nafarroako Tailerren Elkartea, Nafarroako Ingeniari Industrialen Elkargo Ofiziala, Nafarroako Eraikitzaile Sustatzaileen Elkartea eta Nafarroako Marketin Kluba.