Descárgate la app
700 kidek Nafar Lansareren 4.0 Gelan formazioa jaso dute lehen hiruhilekoan
2019ko uztailaren 17a
700 kidek Nafar Lansareren 4.0 Gelan formazioa jaso dute lehen hiruhilekoan
Nafar Lansarek ezarritauko 4.0 Gelatik 700 pertsona igaro dira, zerbitzuaren lehendabiziko hiruhilekoan. %97,31k esperientzia gomendatu du. Gainera, 10 puntutik 9 eman dizkiote jardunaldien antolaketa eta arretari, gela eta erabilitako materialei zein irakasleei.
Iturrondoko (Burlata) formazio eta lan agentzian kokatutako formazio baliabidea erabilgarri izanen da udaran, eta interesa duten pertsonek izena eman dezakete ondoko eskaera betez edota www.empleo.navarra.es webgunearen bitartez (formazio atalean) .
Industria 4.0 Gela Nafarroako Industriaren Elkartearekin batera eskainitako zerbitzuak apirilean zabaldu zituen ateak. Industria sektoreko enpresetako langileei, zein beste sektoreetakoei eta ikastetxeko ikasleei ekoizpen prozesuetan txertatzen ari diren teknologia eta tresna berrien inguruko formazioa lortzeko aukera eskaintzen die: adimen artifiziala, robotica, 3D imprimagailuak, zibersegurtasuna, gauzen interneta, besteak beste. Gainera industriaren laugarren eraldaketaren erronkei aurre egiteko formazio jarraiaren beharra helarazten diete parte hartzaileei.
Inplikazioak ezagutzeko, bi ordutan, 4.0 Ikasgelara joandako pertsonak 10-15 laguneko taldetan antolatuko dira, eta laugarren Industria Iraultza deiturikoaren teknologia garrantzitsuenen berri emango zaie panelen bitartez. Jarraian, 10 minutuko bideo bat ikusiko dute, Nafarroan kokatutako enpresetako zuzendari nagusiei egindako elkarrizketena. Azkenik, bertaratuek sei teknologia probatu ahal izango dituzte erabilera eta funtzionaltasuna egiaztatzeko. Nabarmentzekoak dira errealitate birtualeko betaurrekoak, 3D inprimagailuaren erabilera edo robot kolaboratiboaren funtzionamendua. Halaber, parte-hartzaileek aukera izango dute dron bat zuzentzeko edota industria-inguruneetan errealitate areagotuaren aukerak ezagutzeko.
Bertaratutakoen perfila
Apirila, maiatza eta ekainean antolatutako 61 mintegietan parte hartu dutenen artean %63,7a hirugarren sektoreko profesionalak dira, %34 bigarren sektorekoak, %4 eraikuntza sektorekoak eta %2 lehen sektorekoak. Generoari dagokionez, %63,3a gizonezkoak izan dira eta %36,7a emakumeak. Ekintzaren arabera banatuz gero, %49 okupatuak dira, %25 ikasleak eta %24 langabetuak. Gainera, parte hartzaileen %48ak 16 eta 25 urte artean ditu; %26ak 46 urtetik gora; %16ak 36 eta 45 urte bitartean, eta %9ak 26 eta 35 urte bitartean.
Azkenik, parte hartzaileek betetako inkestetan jaso denez, formazio behar moduan honako arloak aipatu dituzte: zibersegurtasuna, web analisiak eta Big Data.