Descárgate la app
Osasun arloko, babes zibileko eta Sos Nafarroa 112ko langileak EAE eta Akitania Berrira joango dira Euroeskualdeko larrialdi protokoloetan formazioa jasotzera
2019ko uztailaren 4a
Osasun arloko, babes zibileko eta Sos Nafarroa 112ko langileak EAE eta Akitania Berrira joango dira Euroeskualdeko larrialdi protokoloetan formazioa jasotzera
Gutxienez SOS Nafarroa 112ko hiru perfil profesionaletako kideak Euskal Autonomia Erkidegoa eta Akitania Berrira joango dira 2019ko azken hiruhilekoan Euroeskualdeko hiru eskualdeak lantzen ari diren larrialdi protokoloetan formazioa jasotzeko. Hala, larrialdietako sendagile, babes zibileko teknikari eta 112 telefonoko langileen lana koordinatuko da.
Zehazki, egunez egun, mugako zonaldetan sortu daitezkeen gorabeherei erantzuna emateko elkarlaneko ekintzen protokoloa zehaztea da asmoa, mugazgaindiko zonaldetan gerta daitezkeen biktima anitzeko egoerei erantzun bateratua eman ahal izateko. Ekimen honek, egingo diren egonaldien bitartez, Euroeskualdeko zerbitzuetako profesionalen elkarrekiko ezagutza izatea eta prozesuen hedapena optimizatzea du helburu.
Gainera profesionalen arteko trukeez gain, Donostian egindako koordinazio bileran 2020an gauzatu beharreko ekintzak zehaztu ziren, honako arloetan: mugaz gaindiko heliazalera eta heliportuak; arriskuen kudeaketarako elkarlana eta babes zibilerako eta osasun zebritzuen elkarlanerako ekintzak; elkarlanean simulakroak eta ariketak egiteko frogak. Bileran gainera, hiru herrialdeek, medikalizatutako helikoptero zein anbulantzien geokokapena une oro partekatzea adostu dute.
Bilera horretan, Côte Basque-Samu 64 Erietxeko arduradunek pirinioetako mugazgaindiko hirugarren mintegiko zirriborroa aurkeztu zuten, zeina azaroaren 21ean ospatuko den Biarritzen. Topaketan hainbat gai landuko dituzte: osptailez kanpoko arreta larrietan telemedikuntzaren erabilera, helikopteroen erabilera haurren arretan eta mugaz gaindiko katastrofeen kudeaketan hizkuntzaren muga.
HeliNet proiektua
HeliNet proiektuak larrialdi, erreskate nahiz hondamendi naturaletako egoerak eta arriskuak elkarrekin kudeatzea du helburu horien aurrean berehalako erantzuna eman ahal izateko aukerak eta antolaketa hobetuz.
Horretarako, Osakidetzako Larrialdiak, Nafarroako Babes Zibileko Zerbitzuak, Nasuvinsa eta Pirinio Atlantikoetako SAMU 64 lanean ari dira arretako, erreskateko edo sorospen helikopteroek lur hartzeko erabili ditzaketen heliazalerak hobetzeko, eta bestalde partzuergoan parte hartzen duten luraldeen arteko erantzun osoa eta bateratua emateko aukerak aztertu, antolatu eta planifikatzeko.
Proiektua Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) lagundu du %65ean POCTEFA 2014-2020, Interreg Espainia-Frantzia-Andorra V-A Programaren bitartez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugako gizarte eta ekonomia integrazioa indartzea du xede. Laguntza, ekonomia, gizartea eta ingurumeneko ekintzak gauzatzera bideratzen da lurraldeko garapen jasangarria lortzeko estrategien bitartez.