Descárgate la app
Nafar Lansarek aldez aurretiko hitzorduaren bidez Agoitz, Altsasu, Lizarra, Lodosa eta Doneztebeko agentzietan arreta emanen du
2019ko ekainaren 20a
Nafar Lansarek aldez aurretiko hitzorduaren bidez Agoitz, Altsasu, Lizarra, Lodosa eta Doneztebeko agentzietan arreta emanen du
Ostegun honetan, hilak 20tik aurrera, Nafar Lansarek, aldez aurretiko hitzorduaren bidez, Agoitz, Altsasu, Lizarra, Lodosa zein Doneztebeko agentzietan arreta emanen du. Enpleguko informazio eta aholkularitza zerbitzuak jasotzeko interesa duten pertsonek empleocitaprevia.navarra.es-en edo bulegora deituz, eguna eta ordua erreserba dezakete.
Nafar Lansarek aurreko azaroan Iruñean eta Iruñerrian ezarritako sistema hori bost agentzia hauetara zabaldu du. Arreta ordenatzeko prozesua urteko azken hiruhilekoan amaituko da, eta momentu hartan Tuterako eta Tafallako agentziak gehituko dira.
Arau orokorraren arabera, aldez aurretiko hitzordua ondorengo zerbitzuetarako beharrezkoa izanen da: enplegu-eskatzaile gisa izena emteko, datuen eguneraketarako, enplegu-eskaintza aktibatzeko, informazioa eta aholkularitzarako (prestakuntza, gaitasunen egiaztapena,etab), orientazio profesionalerako edo gazteentzako laguntzetarako ( lan edo ikasten ez duten 30 urte baino gutxiagoko gazteek).
Enplegu eskaintza berritzeko ez da beharrezkoa hitzordua erreserbatzea. Izapide horretarako ordutegia 8:30tatik 11:30tara da, bertaratu gabe egin daiteke eta.
Aldez aurretiko hitzordia Nafar Lansarek arreta pertsonalizatuaren barne hartu duen neurrietako bat da. Herritarrei arreta emanez, itxaroteak saihestu, arreta ordutegietan segurtasuna eman eta teknikariek aldez aurretik bertaratzen den pertsonaren historia profesionalera sar daitezke.
Agentzien barne antolaketa hobea sistema honen ondorioa izan da: mailen arabera arreta (sarrera-arreta, lehen-arreta edo arreta espezializatua), lanen banaketa, edo barne beharrizanak direla eta, mugimenduen erregulazioa: oporrak, prestakuntza, barne edo beste departamentu zein entitatekin koordinazioa, esku hartze protokoloen hobetzea, etab.ç
Hitzorduarekin %100eko arreta Iturrondon eta II. Zabalgunean
Iturrondo eta II.Zabalguneko agentzietan dagoeneko %100eko arreta aldez aurretiko hitzorduarekin ematen da: %52,5a internet bidez eskatzen da, %33a telefonoz edo bertaratuz, eta %14,4a langileek jarraipen lanetarako ematen dituzten hitzorduak dira. Maiatzean, Nafar Lansarek bi agentzia horietan 3.260 hitzordu eman zituen. Presazko kontuetarako zein enplegu-eskaintza berritzeko hitzordurik gabeko arreta ematen du.