Descárgate la app
Gobernuak gaurko bilkuran onartutako beste gai batzuk
2019ko ekainaren 12a
Gobernuak gaurko bilkuran onartutako beste gai batzuk
Canabillaseko “Corraliza el vecino” eremuko desafektazioa abeltzaintzako ustiategia kokatzeko
Jarduneko Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Cabanillaseko “Corraliza del vecino” eremuko 7. poligonoko 4110 partzelako herri-lurretako 10.000 metro karratuko desafektazioa onartu du bertan abeltzaintzako ustiategi bat ezartzeko. Akordioak 30 urtetarako lagapena jaso du eta urtero enpresa onuradunak ordaindu beharreko tasa zehaztu du.
Valtierra eta Berianen nahitaezko desjabetzea premiazkotzat izendatu da
Jarduneko Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, bi akordio onartu ditu Valtierra eta Berianeko ondasunen nahitaezko eta premiazko desjabetzea izendatuz.
Valtierri dagokionean, Valtierra Mendebaldeko poligonoa moldatzeko proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideen okupazioa premiazkotzat izendatu da, bertan bizilagunek igorritako ur zikinen araztegia ezartzeko.
Gainera, Exekutiboak Beriaingo Bosquecillo kaleko 4. zenbakiko etxebizitzen eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia gauzatu ahal izateko kaltetutako ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzea onetsi du.
Bi kasuetan, premiazko desjabetzea obrak berehala hasi beharrak eragin du.