Descárgate la app
Gobernuak gaurko bilkuran onartutako beste gai batzuk
2019ko maiatzaren 29a
Gobernuak gaurko bilkuran onartutako beste gai batzuk
Jarduneko Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran hiru akordio onartu ditu zeinaren bidez premiazkoa jotzen duen, nahitaezko desjabetzea eta kaltetutako ondasun eta eskubideen gaineko okupazioa Beratsain (Atetz), Cortes eta Mendiorotzen (Arriasgoiti) tokiko azpiegiturak hobetzeko.
Berasaini dagokionean, ur edangarriaren hornidura sarea hobetuko da; Cortesen Maquina kalean lanak egingo dira; eta Mendiorotzen hobi septikoa berrituko da.
Tuterako ekintza ekonomikoen eremuan UGPSaren aldaketari hasiera
Jarduneko Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran akordio bat onartu du zeinaren bidez Tuteran, La Serna Poligonoa izeneko eremuan eskualde izaerako jarduera ekonomikoko eremua ezartzeko Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren estruktura aldaketaren espedienteari hasiera emanen zaion.
NASUVINSAk sustatutako S-1 sektorearen berrantokaleta eta sektoreen mugak berrezarriko dira. Era honetara, prozesuari hasiera emanen zaio eta espedientea informazio publiko eta audientzia izapideetara zabalduko da.