2019ko maiatzaren 27a

Nafarroako Parlamentuko hauteskundeetako bozken %1,86 berrikusiko da asteazken honetarako aurreikusitako boto-kontaketa orokorrean

Kontzejuetako hauteskundeen behin-behineko emaitzak argitaratu dira

Hauteskunde batzordeek asteazken honetarako aurreikusitako boto-kontaketa orokorrak Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetarako behin-behineko emaitzak osatuko ditu, jada emaniko botuei eta %1,86ari dagozkion gorabeherak (zeinak zio ezberdinengatik aztertzeko geratu diren) ebatzi ostean eta atzerrian bizi direnen bozkak (CERA bozka) gehitu ondoren . 

Zehazki, Nafarroako Gobernuak bart gauean botu-zenbaketaren %98,14ari dagokion behin-behieneko emaitzak eman ditu ezagutzera, 345.582 bozka zenbatuta. Baina, 17 hauteskunde mahaietan sortutako gorabeherek, 6.534 botu zenbatzeke utzi dituzte eta horiek, hauteskundeetako arautegiari jarraiki asteazkenerarte ezin izanen dira zenbatu, eta une horretan jada ezagutzen den botu-zenbaketari gehituko zaizkie. Zehazki, Nafarroako hiriburuko 8 mahaietako emaitzak ezagutzea falta da eta hurrengo herrietan kokatutako 9 mahaietakoak: Burlata, Cadreita, Cintruénigo, Eguesibar, Lizarra, Iguzkitza, Mendabia, Tutera eta Atarrabia.

Gainera, asteazkeneko botu-zenbaketa orokorrean atzerrian bizi diren nafarren bozkak zenbatuko dira, guztira 1.611 herritarrek egin dute eskaera.

Kontzejuetarako behin-behineko boto zenbaketa

Bestalde, gaur ere ezagutzera eman dira, igandean Nafarroako 346 kontzejuetako 262tan egin diren hauteskundeetako boto-zenbaketaren behin-behineko emaitzak.

Datuak hemen kontsultatzen ahal dira: https://www.navarra.es/home_es/Navarra/Instituciones/Elecciones+2019/Resultados. Parlamenturako hauteskundeetan bezalaxe, emaitzak behin-behinekoak dira, asteazken honetan egingo den behin-betiko boto-zenbaketa bukatu arte.