Descárgate la app
Gobernuak gaurko bilkuran onetsitako beste gai batzuk
2019ko maiatzaren 22a
Gobernuak gaurko bilkuran onetsitako beste gai batzuk
Maiatzaren 26ko hauteskundei dagozkien argibideak, eskupekoak eta aparteko orduei buruzko akordioak
Gobernuak, gaurko bilkuran igande honetan, maiatzak 26, eginen diren hausteskundei buruzko hiru akordio onetsi ditu.
Batetik, hauteskunde-mahaien kideen argibide eskuliburua onetsi du. Bestetik, hauteskunde-mahaietan egonen diren Nafarroako Probintzia eta Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeen kideentzako eta Udal idazkarientzako eskupeko osagarriak, zein Administrazioko ordezkarientzako konpentsazio ekonomikoak zehaztu ditu.
Azkenik, aparteko orduen sortzapenaren modu eta baldintzak ezarri ditu, aurtengo hauteskunde-prozesuen antolaketa eta garapenean parte hartuko duten langileentzat.
Gobernuak Hondakinen eta bere fiskalitateari buruzko Foru Legearen aurkako konstituzio-kontrakotasuneko helegitean pertsonatuko da
Foru Exekutiboak gaurko bilkuran onetsi du, Gobernu Zentralak sustatutako hondakinen eta fiskalitateari buruzko Ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen 23. artikuluaren 1. eta 2. atalen aurkako konstituzio-kontrakotasuneko helegitean azaldu eta pertsonatu.
Foru Komunitatearen defentsa eta ordezkapena Nafarroako Gobernuaren Aholkularitza Juridikoko Zerbitzuak egitea agindu da.