Descárgate la app
“LIFE AGROintegra” laboreetan izurrien kudeaketa osoko proiektu nafarra Bruselasen saritua izan da
2019ko maiatzaren 17a
LIFE Agrointegra proiektu nafarrak Europako LIFE 2019 lehengo saria jaso du ingurumen atalean
“LIFE AGROintegra” izurrien kudeaketa osoaren proiektu nafarra Bruselasen saritua izan da, aterpeko laboreetan pestizida kimikoen ordez, kudeaketa hori erabil daitekeela erakusteagatik. Europako herrialde ezberdinen beste 14 proiektu finalistekin lehiatu du.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Tokiko Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek ostegun honetan, Nafarroako Gobernuko Bruselako ordezkari Mikel Irujo ere egon zen ekitaldian golardoa jaso zuen. Ekitaldi hori, “Life Award 2019” eta aste honetan komunitate-hiriburuan egiten ari den “EU Green Week”-en kokatzen da. Berritzaileenak, inspiratzaileenak eta naturaren, ingurumenean eta klimaren aldeko jardueraren babesa esparruetan eraginkorrenak diren proiektuak Aintzatesten ditu, ondorengo bikaintasun irizpideen arabera: epe luzerako jasangarritasuna, komunikazio boterea eta nazioarteko, Europako eta Mundu mailan duen inpaktu zabala. Proiektuen berrikuntza,
transferigarritasuna, ingurumenean duten inpaktua eta mantentze egoera ere kontuan hartu dira.
LIFE AGROintegra hautatua izan da, zerealen, baratze, fruten eta mahasti laboreak babesteko ingurumen arriskua murrizteko egindako lanarengatik, izurrien, gaixotasun zein belar txarrak kontrolatzeko aukera jasangarriagoen bideragarritasuna erakutsiz eta Europako Parlamentuaren zein Kontseiluaren 2009/128/CE Zuzendaritza aplikazioari babesa eskainiz.
Arau horrek plagiziden erabilera jasangarria lortzeko ekintza-esparrua ezartzen du, ahal den heinean kimikoak ez diren aukerei lehentasuna emanez.
Proiektuaren garapena
Nafarroako Gobernuko Nekazaritza Zerbitzua proiektuaren bur da eta INIA sozietate publikoa bazkide estrategiko eta koordinazio teknikoaren arduradun gisa, parte hartu du. Lanan ondorengoak ere parte hartu dute: Nafarroako, Errioxako eta Aragoiko Nekazaritzako Elikagaien Industrien Elkarteak, eta Nafarroako Nekazaritza Kooperatiben Elkarteak (UCAN). Halaber, Gelagri, Nafarroako Ultracongelados Virtoren baterako finantzaketarekin, eta AN taldearen, Bodegas Malón de Echaide, Ezkibeleko Zereal- Kooperatiba (Allo) eta Litxarrako (Oteitza) Zereal Kooperatibaren elkarlanarekin.
LIFE AGROintegraren baitan eta proiektua garatu den hiru urte hauetan labore hauetarako izurrien kudeaketa osoa hiru mailatan egitea proposatu da. Lehen mailak prebentzio neurriak barne hartzen ditu (aukera iraunkorrak, errotazioak, fauna laguntzailea, etab), eta bigarren mailaren barne arrisku ebaluazio neurriak daude zein abisu eta alerten estazio berria nabarmentzen da, eta hori, izurriak zein gaixotasunak jarraitzeko eta kontrolatzeko estrategiak programatzen uzten duen ezinbesteko erraminta da. Hirugarren mailak, aldiz, barne hartzen ditu, begirunetsuak diren teknikak biltzen dituzten kontrol kimikorako alternatibetan banatuta dauden sendatze neurriak (biologikoak, bioteknologikoak eta fisikoak), eta izurria edo gaixotasuna kontrolatzeko aukera bakarra diren kontrol kimikorako neurriak (fitosanitarioak).
Premisa hori kontuan hartuz, aterpeko laboreetarako 10 gida egin eta jarduketa protokoloak garatu dira (prestakuntza, aholkularitza) 500 ustiaketengan zuzeneko inpaktua izanen duen izurrien kudeaketa osoaren eredu berrirako trantsizioa errazteko. Europako nekazarien %80a 2020. urtean izurrien kudeaketa osoaren eredu hori barneratua izatea espero da. Erronka horretan LIFE AGROintegra ere parte hartu du, bere erramintak eta jarduketa protokoloak gehituz.
Gainera, Abisu eta Alerten Estazio berria sortu da, jada sortuta zegoen tresna da, baina eguneratu eta Web-Sig plataforma berrian sartu da eta nekazariei ekoizpenen kudeaketa txertatua egiteko informazio zehatza jaso dezakete. Gaixotasun eta izurriteen inguruko informazioa jaso dezakete unean bertan eta gertuko zonaldeetan dauden antzeko ekoizpenen informazioa kontrastatu dezakete, gainera 5 eta 7 egun bitarteko aurreikuspena ezagutu dezakete etab aita uztetan dauden arazo patologikoen bilakaera ere.
LIFE AGROintegrak ere Herritarren Saria jasotzeko aukera du, Europar Batasuneko bizilagunek on line bidez eman ditzaketen botoen bidez, hiritarrek nazio mailako arduradunek aukeratutako bederatzi proiektuen artean aukeratzeko parada izanen dute.
Europar Batasuneko LIFE Programa
Ingurumen eta Klimaren Akziorako LIFE Programa Europar Batasunak 2014-2020 deialdirako ingurumenari Europar Batasunak zuzendutako finantza tresna da.
Ingurumen eta klima helburuak betetzeko praktika hobeak eta irtenbideak bileatzea du xede horretarako garapen eta ezartze politiketan aldaketak eginez, zein ingurumen eta aldaketa klimatikoaren arloan teknologia berritzaileen sustapenarekin.
Gainera, “Ondo bizi, planetaren mugak errespetatuz” 2020rako EBren Ingurumen Programa Orokorrari babesa ematen dio.