2019ko maiatzaren 15a

Merkataritza Kontseiluaren konposizioa zabaldu du Gobernuak

Funtzionamenduaren hobekuntza, lan taldeen sustapena eta teknologia berrien erabilera jaso dira gaur onartutako foru dekretuan

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran foru dekretu bat onetsi du Nafarroako Merkataritzaren Kontseiluaren eraketa, antolaketa eta funtzionamendua arautzeko, ordezkaritza hobetu eta zabaltzeko asmoz eta bide batez gizon eta emakumeen parte hartzea bultzatzeko. Gainera, funtzionamenduaren erregimena hobetzea da asmoa, besteak beste, lan taldeak sortuz eta deialdi zein aktak jasotzeko gailu elektronikoen erabilera sustatuz.

Merkataritzako Kontseilua Garapen Ekonomikorako Departamentuari atxikitako organoa da eta bertan Nafarroan sektoreak dituen agente ekonomiko zein gizarte taldeak behar bezala ordezkatuak egon behar dute.

Konposizioa

Arautegi berri honekin, Kontseiluak lehendakaritza eta bokalak izanen ditu. Plenu bidez funtzionatuko du, berak izango ditu Kontseiluko funtzio guztiak eta lehendakaritzako kideek zein batzordekide guztiek osatuko dute. Plenoak lan taldeak sortzeko aukera izanen du landu beharreko gaien garrantziak horrela gomendatzen dutenean.

Departamentuko merkataritza alorreko arduraduna izango da lehendakaria. Idazkari bat ere izanen da eta kargu hori lehendakaritzak izendatutako Administrazio Publikoko (arlo juridikoko) teknikariak hartuko du.

Batzordekideak Gobernuko departamentuetan Ekonomia, Merkataritza, Ogasuna, Toki Administrazioa, Lurralde Antolaketa, Lana, Erosketak eta Turismo arloan ordezkaritza dutenek osatuko dituzte, eta kasu bakoitzean, zuzendaritza orokor bakoitzak izendatuko ditu bokalak. Gainera, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak, Nafarroako Ganberak, ordezkaritza zabalena duten merkataritza elkarteen federazio edo taldeek, eta tokiko merkataritza elkarteetako ordezkariak ere batzordekide izango dira.

Gainera, batzordekideak izanen dira Nafarroako Enpresarien Konfederazioa, erosleen eta pertsona erabiltzaileen elkarte esanguratsuenak, sindikatuak, merkataritza alorrean ordezkaritza zabalena duten enpresa elkarteak, zein Nafarroako garapen agentziak eta gizarte ekonomiako ordezkariek.