2019ko maiatzaren 14a

LHko Erasmus Esperientzien Truke Jardunaldia izan da Iruñean

Alemania, Finlandia eta Italiako ikasle eta irakasleek egonaldiak egin dituzte Nafarroako ikastetxeetan eta praktikak Foru Erkidegoko enpresetan
Jardunaldian parte hartu duten ikasleak.
Jardunaldian parte hartu duten ikasleak.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Lanbide Heziketako ikastetxe publikoekin eta gainontzeko herrialdeetako zentroekin dituen aliantza estrategikoen barruan, Europako ikasle eta irakasleen bisita hartu du Foru Erkidegoak.

Zehazki, Finlandiako Kokkola hiriko 4 ikaslek hiru asteko egonaldia eginen dute Mendilorri, Burlata, Uharte eta Buztintxuriko haur eskoletan; Italiako 12 irakasle eta bi irakaslek, sukaldeko praktikak eginen dituzte Uharteko BHIn, Turismoko praktikak Burlatako BHIrekin elkarlanean diharduten enpresetan, kimikakoak Donapea IIPn eta Merkataritza eta Garraio enpresetan María Ana Sanzekin hitzarmena duten enpresetan. Gainera, Alemaniako Geldern hiriko 25 ikasle eta 5 irakasle, praktikak egiten ari dira María Ana Sanz IP, Virgen del Camino IIP, Donapea IIP eta Iruñean egoitza duen Fundazio hispaniar-alemaniarrean non Ekonomiako ikasle bat ari den praktikak gauzatzen.

Alemaniako ikasleak apirilaren 28an iritsi ziren Iruñera eta maiatzaren 15a bitartean izango dira bertan. Bueltako bidaia Maria Ana Sanz II, Virgen del Camino BHI eta Donapea BHIko ikasleekin egingo dute, izan ere 15 eguneko egonaldia eginen dute Gelderneko ikastetxean ikasle alemaniarrek Nafarroan egin dituzten ekintzen antzekoak egiten. Bestalde, ekainean Alemaniara abiatuko dira Uharte BHI eta Irunberri BHI ikastetxeetako 8 eta 10 ikasle 1 eguneko egonaldia egitera. Gelderneko ikastetxearekin ohikoa da trukeak egitea, izan ere Lanbide Heziketako Alemaniako ikastetxe honekin hainbat elkarlanerako hitzarmen sinatu dira urtean zehar. Hala, LHko Nafarroako hainbat ikastetxeetako 8 irakasleek urtarrilean bisitatu zuten ikastetxea Alemaniako Hezkuntza Duala ezagutzeko. Eta bisita hartan sinatu zituzten elkarlanerako eta senidetze akordioak María Ana Sanz II eta Virgen del Camino IIPrekin.

Roberto Pérez Elorza, Hezkuntzako zuzendari orokorrak jardunaldietan parte hartu du gaur eta bertan azpimarratu du, “esperientzia hauek ikastetxeen arteko harremanak lotzeko balio digute, berriki Gelderneko LHetako ikastetxearekin sinatutako elkarlanerako akordioak erakusten duen moduan”. Gainera, “Hezkuntza Departamentuan, eskumen berrien inguruko eskaerei erantzuten diegu, ulertuz nazioartekotzea, ikasleen mugikortasuna sustatuz, Erasmus+, Euroeskualdea edo Poctefaren bitartez, ikasle eta irakasleen formazioa osatzeko aukera ezinhobea dela. Hala, pozez esaten dugu, autokonplazentzian erori gabe, nazioarteko mugikortasun ekintzetan parte hartze altua duela gure erkidego autonomoak”.

Gaurko jardunaldian Nafarroan garatu diren proiektuen inguruko azalpenak eman dituzte irakasle eta ikasleek. Orokorrean guztiek aipatu dute esperientziaz gozatu izana eduki asko bereganatzearekin batera. Azkenik, Maria Ana Sanz, jardunaldiak hartu dituen ikastetxeak, mokadua eskaini die bertaratu diren guztiei.