2019ko maiatzaren 14a

1.200.000 euroko diru-laguntzak deitu dira, gizarte ekimeneko entitateek adinekoen autonomia sustatuko duten proiektuak egin ditzaten

546.420 euro elkartegintza sustatzeko bideratuko dira, eta 650.000 euro, berriz, autonomia bultzatzeko, mendekotasuna prebenitzeko eta boluntariotzarako

Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuak gaur NAOn argitaratutako 1.196.420 euroko diru-laguntzak deitu ditu eta  adineko pertsonen arloan lan egiten duten irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitatei zuzenduta daude. Helburua da,  elkartegintza, autonomia  bultzatu eta menpekotasuna prebenituko dituzten saioen garapena eta boluntariotza sustatuko dituzten proiektuak diruz laguntzea. Jarduketa horiek 546.420 eta 650.000 eurorekin (60.000 boluntariotzarako) finantzatuko dira, hurrenez hurren.

Ondorengo gizarte-ekimen entitateek diru-laguntza horiek eska ditzakete: klubek, adineko pertsonen arloan lan egiten duten elkarte zein federazioek, gizarte talde honetarako saio zehatzak garatzen dituztenek eta esparru honetan boluntariotza programa egiten dutenek.

Diru-laguntzak emanen dira,  elkartegintza sustatzeko abian jarri nahi diren  jarduketen funtzionamenduaren eta langileen gastuak ordaintzeko, hala nola, harrera egitea, informazioa eta orientazioa, dibulgazioa, zein sentsibilizazioa.

Bestetik, jarduketen garapena ondorengo arloetan finantzatuko da:  prestakuntzan (ikastaroak, tailerrak, hitzaldiak, konferentziak), aktiboan (mantentze fisikoa eta belaunaldien arteko parte-hartzea), eta produktiboan (ospakizunak, aisia eta astialdia). Adineko entitateen  boluntariotza- jarduketak, zein adinekoentzako diren boluntariotza-erakundeen saioak ere diruz lagunduko dira.

Laguntzak eskatzeko epea bihartik, ekainaren 13a arte irekita egonen da. Interesa duten entitateek eskaerak, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Erregistroan (González Tablas Kalea, 7) aurkeztu beharko dituzte, edo, bestela telematikoki Erregistro Elektroniko Orokorraren bidez. Baita Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean, posta bulego baten bidez edo indarrean dagoen administrazio prozedura erkideari buruzko araudian ezarritako tokietan ere.