2019ko maiatzaren 7a

Ayerdi lehendakariordeak sustapen ekonomikorako eremuak arautuko dituen legearen edukiak ezagutzera emango ditu ostiral honetan

Tokiko garapena eta merkatuetan lanean diharduten entitate eta erakundeei dago zuzendua eta publikoari zabalik izanen da

Garapen Ekonomikoko Departamentuak jardunaldi bat antolatu du ostiral honetarako sustapen ekonomikorako eremuak arautuko dituen legearen aurreproiektuaren zirriborroaren edukiak azaltzeko. Manu Ayerdi lehendakariordeak gidatuko du, gizarteari orokorrean, eta tokiko grapenean lanean diharduten tokiko entitate eta elkarteei zuzendutako jardunaldia.

Topaketa goizeko 09:30etan hasiko da NAPIko Pio Baroja aretoan (Navarreria kalea 39, Iruña) eta aurretik izena ematea beharrezkoa da.

Manu Ayerdi, Garapen Ekonomikoko lehendakariordeak emanen dio jardunaldiari hasiera, Felipe Valcárce Turismo eta Merkataritzaren Sustapena eta Antolaketa Zerbitzuko teknikari juridikoa, eta Cristina Sarasa Foru Ogasuneko Aholkularitza Juridiko eta Arauen Garapenerako zuzendariarekin batera.

Merkataritza eta tokiko garapena sustatzeko aitzindiaria den tresna hau, Sustapen Ekonomikorako Eremuak (SEE/BID / Bussines Improvement District) Nafarroako Gobernu Irekian argitaratu da eta parte hartze publikora zabalik da iraila bitartean.

Pasaden martxoan eredu honi buruzko jardunaldi teknikoa burutu zen eta bertan beste herrialdeetan nola garatzen ari den azaldu zen.

Jardunaldiak helburu du zuzenean testuaren zirriborroa entitate eta interesdun pertsonei aurkeztea hala hauek etorkizuneko arauari ekarpenak egin diezaizkioten.