2019ko maiatzaren 6a

Sistema informatikoetan erdi-mailako teknikarien 19 lanpostu betetzeko oposizioa deitu da

Eskaerak telematikoki ekainaren 5a arte aurkez daitezke eta probak irailetik aurrera hasiko dira
Sistema Informatikoen Erdi Mailako teknikarien oposaketako probak irailetik 
aurrera izanen dira.
Sistema Informatikoen Erdi Mailako teknikarien oposaketako probak irailetik aurrera izanen dira.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, sistema informatikoetan erdi-mailako teknikarien 19 lanpostu betetzeko oposizioa deitu du. Horiek, Nafarroako Foru Administrazioko zerbitzurako eta bere erakunde autonomoetarako lan eginen dute: 8 txanda irekian, 9 promozio-txandan eta %33 edo handiagoko desgaitasuna duten pertsonentzako 2 erreserba-txandan. Funtzio Publikoko zuzendari orokorraren, apirilaren 15eko 1038/2019ko ebazpenaren bidez onartutako deialdia, gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da.

19 lanpostu horiek, 2017ko abenduaren 20ko 116/2017 Foru Dekretuak,  egonkortze-tasari dagokion 2018ko uztailaren 18ko 53/2018 Foru Dekretuak, eta urte bereko abenduaren 20ko 102/2018ko Foru Dekretuak onetsitako  Enplegu-Eskaintza Publikoaren barne daude, eta horietan Informatika-sistemen erdi-mailako teknikariaren lanpostutik (funtzionario-sistemakoa, B maila) plaza hutsak kontuan hartu zituzten. 

Hautatze prozesuan izena eman nahi duten pertsonek, beren eskaera, bihartik hasita eta ekainaren 5a arte,  telematikoki Nafarroako Gobernuko web orrialdeko izapide katalogoan argitaratutako fitxaren bidez egin beharko dute. 

Ondorengo hiru hautatze probak irailean hastea aurreikusten da: Lehenengoa azterketa teorikoa izanen da eta 20 puntu balioko dituen, 80 galderako testa erantzun beharko dute; bigarrenean, teoriko-praktikoa izanen den  proban, 40 puntuko  40 galderako galdetegia egin beharko dute, eta hirugarrenean, 40 punturekin  zuzenduko den proban, epaimahaiak planteatutako bost kasu praktiko garatu eta ebatziko beharko dituzte. Hiru zatietako bakoitzean puntuazioaren erdia lortu behar dute, probak gaindi ditzaten.

Prozesu horrek, Administrazio Nukleoan, Osasunbidean zein Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan denboraldi baterako kontratazio zerrendak sortzeko ere balioko du.