2019ko maiatzaren 3a

Tuterako Coscolín auzoko hiri-birsorkuntzako lanen jarraipen batzordea bildu da

Nafarroako Gobernuak zein Erriberako hiri horren Udalak parte hartu dute, eta ekintza horrek 3 milioi euroko zuzkidura du
 Ezkerretik eskuinera, Sigifredo Martín, Alberto Bayona, Daniel López, 
Eneko Larrarte, Laparra lehendakariordea eta José María Aierdi, bilerako 
momentu batean.
 Ezkerretik eskuinera, Sigifredo Martín, Alberto Bayona, Daniel López, Eneko Larrarte, Laparra lehendakariordea eta José María Aierdi, bilerako momentu batean.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak eta Tuterako Udalak Erriberako hiriburuaren hiri-birsorkuntzako lanen jarraipen batzorde mistoaren  bilera egin dute gaur. Bertan, Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparra eta Tuterako alkate Eneko Larrarte, Tuterako hiria birsortuko duten lanen egoerari buruzko  informazioa jaso dute.

Bilera honetan ondorengo hauek ere parte hartu dute: Nasuvinsako kudeatzaile José María Aierdik, Nasuvinsako arkitekto Alberto Bayonak, Tuterako Udaleko hirigintzako zinegotzi Daniel Lópezek, eta Tuterako Udaleko Lurralde Antolamenduko Arloko zuzendari Sigifredo Martinek.

3 milioi euroko zuzkidura duen Horno de Coscolín da ekintza nagusia eta proposatzen du, hiri ingurua birsortu, erabilera publiko zein bizikidetzarako tokiak libre utzi, eta eraikin zaharren ordez sortuko diren eraikin berrietan 17 etxebizitza sustatu.

Helburu horrekin, Nasuvinsa sozietate publikoak 2018an deitu zuen, Blasco Esparza Pamplona S.L.Lren “Sopas de pan” irabazle proposamenari esleitu zitzaion ideien eta aurrera eramanen diren proiektuen lehiaketa.

Jarduera bi unitatetan gauzatzea aurreikusten da, horretarako, martxoan onartua izan zen Udaletxean Hiri-Jarduketarako Plan Berezi (PEAU) baten izapidea beharrezkoa izan da.

Oraingoan, bi unitateen urbanizatze proiektua idazten ari dira eta bi faseetan gauzatuko da: lehena, 2019ko ekainaren 10ean, eta gero lanen, hiru etxebizitza alokairuen eta salerosketan dauden hiru etxebizitzen kalifikazioaren, lizentziak izapidetuko dira. Baita etxebizitzen eraikuntzen zein enparantzaren urbanizatze lanen lizitazio prozesua ere. Bigarren fasean, aldiz, exekuzio proiektua abian jarriko da 2019ko uztailaren 1ean, eta 20 etxebizitza eraikitzea aurreikusten du.

Beste jarduketak

Gaur egin den jarraipen batzorde mistoan, Tuteran hasitako beste lanen egoerari buruz eztabaidatu da. Horien artean, zonaldean dauden beste lur batzuen eskurapenaren kudeaketa dago, eta, horri esker, eremuaren integrazio-maila hobetu egingo da katedralaren enparantzarekin zein udal-eraikinarekin. Horietako bat Nasuvinsako lursail batzuen lagapena da, Terraplen kalean doako aparkaleku bat egiteko. Udalak lan horietarako 124.870 euro esleitu ditu eta %50a FEDER funtsekin finantzatuko dira. Ekintza Jarduketaren multzoak 1.600 m2 aginduko ditu, eta aparkalekuko doako 60 plaza eraiki ahalko dira.

Baita Chapinerías kalean egin den jarduketari buruzko informazioa pasa da. Bertan, %42a Nasuvinsakoa, %32a Tuterako Udalekoa eta %25a partikularrena den aurrietako eraikin bat bertan behera utzi da. Jarduketa horien kostua 32.240 eurokoa izan da, eta aurriketen kontratazio lanak Tuterako Udaleko Higintza Arloak kudeatu ditu.

Bi aldeek orain arte egindako aurrerapenarekin ados daudela adierazi dute, bai hirigintzako kudeaketei bai proiektuak idazteko moduari dagokienez, eta hitzarmenari jarraipena egiteko hurrengo batzorde bat egiteko eskatu dute.