2019ko maiatzaren 2a

Hezkuntzak bat egin du Eskola Jazarpenaren Kontrako Munduko egunarekin

Eskola indarkeriarekin bukatzeko sentsibilizazioa eta prebentzioa ezinbestekoak direla gogorarazi dute maiatzaren 2 honetan
Eskola jazarpenaren kanpainako Ikusikoan-Cuéntalo bideoa Irudi galeria

Hezkuntza Departamentuak Munduko Eskola Jazarpenaren egunean berriz ere nabarmendu nahi izan du bizikidetza zentroek egin beharreko ezinbesteko lanketa dela, are gehiago ikastetxe denek Bizikidetza Plana ezarri eta islatu beharra dutela euren Zentroko Proiektu propioetan. Plangintza horren garapenerako gainera Ebaluazio, Kalitate, Formazio, Berdintasun eta Bizikidetzaren aholkularitza dute zentroek. Eta familiek zein ikasleek bestalde, convive@navarra.es posta elektronikoa erabil dezakete, 848 42 47 77 telefono zenbakira dei dezakete edota 900 841 551 zenbakira edozein egun eta ordutan mezua utzi.

Gainera, Hezkuntzak eguna probestu du, irakasle zein ikasleei, 2016tik Laguntza Programa abian dela gogorarazteko. Hain zuzen ere, apirilean, Laguntza jardunaldien baitan, banatu zitzaizkien programan parte hartzen duten kideei ziurtagiriak. Programak prebentzioa sustatzea du helburu eta besteak beste, komunikaziorako gaitasunak, gatazken kudeaketa, gaitasun emozionalak, autoritate demokratikoko estrategiak, eta elkarbizitza arauetan enpatia eta errespetuzko baloreak lantzen dira. Prebentzioa baita, azken finean, fenomeno horri heltzeko modu hoberena. .  

Ziberjazarpena, gizarte blokeoa, homofobia, erasoak, mehatxuak... guztiak dira eskola jazarpena eta UNICEFen arabera, munduan ikasleetariko hirutik batek eskola jazarpen moduren bat pairatu du. Hezkuntza Departamentuak abenduan, oraindik ere ikastetxeetako ikasgela zein Hezkuntzaren webgunean bertan ikusgai dagoen kanpaina plazaratu zuen. Kanpainak askotan isilpean geratzen den mina azaleratzea izan zuen helburu, horretarako jazarpen egoeren lekuko diren guztiei egoera horiek salatzera animatuz. Hala, eskola eremuetan gertatzen diren egoera bortitzei bizkarra ez ematearen garrantzia azpimarratu nahi izan zen, egoera jasaten dutenei laguntza eskaintzearekin batera. 

Gaur, eskola jazarpenaren aurkako egunean "Ikusitakoan-Cuéntalo" kanpaina nabarmendu nahi izan du Hezkuntzak, "zure laguntza garrantzitsua da eskola jazarpenarekin amaitzeko. Konta ezazu".