Descárgate la app
Pazienteen Eskolak hiru tailer berri antolatu ditu Erronkari, Iruña eta Cintruénigon
2019ko apirilaren 24a
Pazienteen Eskolak hiru tailer berri antolatu ditu Erronkari, Iruña eta Cintruénigon
Pazienteen Eskolak hiru tailer berri iragarri ditu osasunarekin lotutako egoera ezberdinei aurre egin eta jarraitu beharreko pausoak erakusteko. Ekintzak osasun arloko profesionalek zein gaian aditu direnek eskainiko dituzte.
Lehendabiziko ekintza “Osasunarekin Zahartu” Erronkariko Juntetxeko aretoan izanen da apirilaren 29an eta maiatzaren 6, 13 eta 20an. Ekintza honetan izena emateko epea bihar, apirilak 25, amaituko da.
Bestalde, Iruñako II Zabalguneko Osasun Etxean “Gaixotasun kroniko bat nola onartu” landuko da. Tailer honen jardunaldiak maiatzaren 9, 14, 16 eta 21ean izanen dira.
Hirugarren tailerra, maiatzaren 14, 16, 21 eta 23an eginen da Cintruénigoko Gizarte Etxean “Zaintza, zaindu” lemapean.
Ekintza guztiek partehartze mugatua izango dute eta hala beharrezkoa izanen da aurretiaz izena ematea, telefonoz 848 423 450 zenbakira deituz Pazienteen Eskolaren webgunean.
Pazienteen Eskolak tailer hauek 2015etik burutzen ditu gaixotasun kronikoak dituztenei zein beraien familiei ongizatea eta osasuna hobetzeko helburuz. Ekintza horien bitartez gaixotasun kroniko bat azaltzean agertzen diren beharrak eta zalantzak argitzen dira, gaixotasunaren gaineko informazioa, norberaren zaintzarako gaitasunak zein tratamendua edota gaixotasuna diagnostikatu ondoren sortzen diren emozioei aurre egiteko pautak emanez.