2019ko apirilaren 17a

IKTen eremuan Euskara sustatzeko, hedatzeko eta normalizatzeko laguntzak deitu dira

40.000 euroko laguntzak, lehendik dauden web guneak eta aplikazio eta programa informatikoak euskarara egokitzeko edota euskaraz sortzeko proiektuetarako

Asteazken honetatik aurrera IKTen eremuan Euskara sustatzeko, hedatzeko eta normalizatzeko laguntzen eskaera egin daiteke. Nafarroako Gobernuak 40.000 euro bideratuko ditu horretarako. Nafarroako Aldizkari Ofizialak asteazken honetan argitaratu du webguneak eta aplikazio eta programa informatikoak euskarara egokitzeko edota euskaraz sortzeko erabiliko diren laguntzen deialdia. Eskaerak asteazken honetan zabalduko da eta maiatzaren 16a bitartean eska daitezke, modu telematikoan, Nafarroako Gobernuko izapideen katalogoko fitxaren bitartez.

A Modalitatea, 20.000 eurorekin horniturik, lehenagoko webgune, aplikazio eta programa informatikoak euskara egokitzeko proiektuetarako.

B modalitatea, beste 20.000 eurorekin horniturik, atariak, webguneak, aplikazioak edo programak euskaraz sortzeko. Dagoeneko sortuak dauden on-line hedabideen webguneen kasuan, honako hauek soilik aurkeztu ahalko dituzte: funtzionalitate berriak gehitzea eta gailu mugikorretan euskaraz erabiltzeko egokitzea.

Diruz laguntzeko proiektuek plan espezifikoa izan beharko dute Interneten sartzeko edo publikoak oro har eskuratzeko moduan egongo dira, eta euskarazko bertsioa hedatzeko aukera jaso beharko dute. Halaber, etengabe eguneratzeko plangintza izan beharko dute, web gunea ezagutzera emateko proposamenarekin batera, eta bisitak zenbatzeko kontagailua izan beharko dute ikusteko moduan edo gordeta. Bigarren kasu horretan, diru-laguntza eskatzen duen erakundeak aukera teknikoa eman beharko dio Euskarabideari jasotako bisita-kopurua ezagutu ahal izateko.

Deialditik kanpo geratuko dira kapital batez ere publikoko erakunde pribatuak eta ondarea batik bat publikoa dutenak edo gobernu- edo zuzendaritza-organoetan partaidetza batik bat publikoa dutenak. Era berean, honako hauen proiektuetarako ezingo dira laguntzak eskatu: alderdi politikoak, hauteskunde-koalizioak, sindikatuak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bermatzen ez duten proiektuak, publiko zabala aintzat hartzen ez duten atari edo webgune pertsonalak edota kontzeptu beragatik Euskarabidearen beste deialdi batera aurkeztutakoak, besteak beste.

Azkenik, laguntzen deialdiaren testuan esaten da 2019an gauzatuko diren proiektuetarako izango direla soilik, urriaren 15a baino lehen burututakoentzat.

Balorazio irizpideak

Proiektuak baloratzeko irizpideei dagokienez, kontuan izango da IKTetan euskara sustatzearen eragin-maila (75 puntura bitarte), proiektuaren kalitatea eta egokitasuna (20 puntura bitarte) eta kode irekia erabiltzea (5 puntura bitarte). Balorazioaren Batzorde Teknikoak egindako proposamenei erreparatuta, aurkeztutako eskaerak ebazteko arduraduna Euskarabideako zuzendari kudeatzailea izango da, eta bi hilabeteko epean ebazpena eman beharko du.

Erakunde onuradunek gardentasun-betebeharra bete beharko dute, Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren inguruko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen arabera, jasotako diru-laguntzaren zenbatekoa urtean 20.000 eurotik gorakoa bada edo emandako zenbatekoak erakunde eskatzailearen negozio-kopuruaren edo urteko aurrekontuaren %20a gainditzen badu.