2019ko apirilaren 5a

Jardunaldia tokiko partaidetzari buruz, bizikidetza baliabide gisa

Ekitaldia astearte honetan egingo da Civicanen eta bertan parte-hartzeari eta kultur-aniztasunari buruzko proiektuak aurkeztuko dira, bai eta tokiko esperientziak ere

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollok bere Departamentuak antolatutako “Tokiko partaidetza komunitarioa, bizikidetza eragile” jardunaldia irekiko du datorren asteartean. Ekitaldia Civicanen egingo da, eta profesionalei eta, orokorrean, jende guztiari irekia da.