2019ko apirilaren 5a

Hogeita hamar bat enpresa, sindikatu eta erakunde, berdintasuna bultzatzeko topaketetan parte hartu dute

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak bi lan-saio antolatu ditu, erakundeentzako euskarri gisa izanen diren metodologia, tresna eta materialak lantzeko prozesua aurreratzeko
Lan-saioaren irudia NBIren egoitzan. 
Lan-saioaren irudia NBIren egoitzan.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Gobernua, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bidez, berdintasun esparruko enpresa, erakunde, sindikatu zein aholkulariekin. Helburua da, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioa enpresa eta erakundeetan txerta dadin, hauentzako euskarri gisa izanen diren metodologia, tresnak eta materialen prestaketa eta eguneraketa aurreratzeko.

Apirilaren 2tik 4ra bitartean, berdintasunean lan egiten duten hogeita hamar bat enpresa-elkartek, sindikatuk, enpresak eta aholkularitzak topaketen bigarren txandan hartu dute parte, berdintasun-printzipioa haien jardueran aplikatzeko enpresentzat eta erakundeentzat euskarri izanen diren metodologia, tresna eta materialak lantzeko prozesua aurreratzeko.

Topaketen bigarren txanda honetan, bereziki jorratu dute enpresek eta erakundeek berdintasun-planak egiteko behar duten konpromisoa. Berdintasun-planen diagnostikoak egin beharko dituzte enpresek eta erakundeek bigarren fasean. Topaketetan egin den proposamenean, berrikuntza gisa, norberaren diagnostikorako erremintak sartu dira, enpresek gai horretan zer-nolako egoeran aurkitzen diren arin jakin dezaten.

Enpresetan eta erakundeetan berdintasuna izateko ibilbidea

“Enpresetan eta erakundeetan berdintasuna izateko ibilbidea” proiektua iazko udazkenean jarri zen abian, eta, bertan, metodologia arin bat prestatu nahi da berdintasun-planak, neurrien gida, negoziazio kolektiboan sartzeko gida eta berdintasunerako eredu bereizgarria egin nahi dira, enpresak eta erakundeak arlo horretan egiten ari diren lana aitortzeko. Neurrien gida, hitzarmen kolektiboa eta bereizgarria hurrengo lan-topaketetan egingo dira. Azaroan burutu zen topaketen lehen txanda agente ekonomiko eta lan-arlokoekin, eta parte-hartzea bigarren topaketa hauetakoaren antzekoa izan zen.

Proiektuan Foru Administrazioko Zerbitzu ezberdinek hartzen dute parte, Nafarroako Berdintasunerako Institutua buru dutela; hala nola, Lan Zerbitzua, Nafar Lansare, Nafarroako Lan Osasunaren Institutua eta Lan eta Gizarte Segurantzaren Ikuskaritza.