2019ko apirilaren 4a

Ziberjazarpena eta prebentzioa, Laguntza Jardunaldien gai nagusia

Ziberjazarpena eta Zibersegurtasunaren inguruko hitzaldietara hurbiltzeko aukera izanen dute irakasle eta familiek Iruñea eta Tuteran apirilaren 10ean eta 11n

 

Youtuberrak, influentzerrak, kontrastatu gabeko informazioa, pornografia… Laguntza Jardunaldien baitan egunerokoan familiek eta irakasleek aurre egin beharerko erronkei helduko zaie. Asteazkenean, apirilak 10, Iruñeko Sendagileen Kolegioan eta apirilaren 11n Tuterako Mankomunitatean Hezkuntza Departamentuko Elkarbizitza Aholkularitzak antolatutako ikastetxetako elkarbizitaren inguruko jardunaldiak eginen dira. Hitzaldi guztiak arratsaldeko 5etatik aurrera izanen dira eta guztiak Ziberelkarbizitza izango dute hizpide. Hitzaldien ostean, Hezkuntza Departamentuak ikasturtean zehar Laguntza programaren ezarpena amaitu duten ikastetxeei ziurtagiriak banatuko zaizkie.

Sare sozialen abantailak hainbat dira hezkuntzan, baina baita arriskuak ere. Ikasleak geroz eta lehenago hasten dira Internetera sartzen baina beti ez daude prestatuak jasotzen duten informazioa kudeatzeko. Hare eta gehiago Ziberjazarpena ematen denean. Jazarpena modu birtualean ematen da, txantaia ekintzak, eta kideen arteko isekekin. Mundu birtualeko ezaugarriak ezberdinak dira eta jazarpen zuzenaren ezaugarriei gehitzen zaizkie. Tarteka, erasotzailea ez da jabetzen zibereremuan egindako ekintzek duten eraginaz ez eta biktimari eragiten dion min emozionalaz. Distantzia emozionalak eta sarean erasotzaileak duen anonimotasunak egindako jazarpena eta mina gehitzen du.

Zehazki, egoera horri aurre egiteko, ikastetxeetako komunitateek errealitate horren berri izan behar dute eta ikasleek sareen erabilera okerra zein Ziberjazarpena ekiditeko neurriak ezarri behar dituzte. Izan ere, egun jazarpenek eta errealitate berri horrek islada dute ikastetxeko elkarbizitzan. Horregatik, Nafarroako eskolako elkarbizitza jardunaldiak egun aparteko garrantzia duten gai honi helduko diete.

Arazo horri aurre egitea hezkuntza kmounitate osoaren ardurada da eta horregatik Hezkuntzak irakasle, familia zein hezkuntzarekin lotutako edozein kideri gonbitea luzatzen die jardunaldietan parte hartzera. Izen-ematea honako webgunean egin daiteke.

Laguntza jardunaldiei Hezkuntzako zuzendari orokorrak emanen die hasiera eta jarraian 2019-20 ikasturteko Laguntza programaren aurkezpena eginen da.

Ziberjazarpena eta Zibersergurtasuna

Ondoren Zibersegurtasunean adituak diren gonbidatuek hartuko dute hitza. Lehendabiziko hitzaldia Maite Garaigordobil Landazabal, Psikologian Doktoreak eta Psikologia Klinikoan adituak eta EHUko Psikologia Fakultateko Psikologiaren Ebaluazioan Katedradunak eskainiko du. Bere irakasle eta ikerlari lana hezkuntza testuinguruan eta arlo klinikoan eta ebaluazio psikologikorako tresnak garatzean oinarritzen da. Garaigordoboliek “Ciberbullyng: Estrategias de Intervención Psicoeducativa” hitzaldia eskainiko du eta bertan haur eta gazteen eskuhartze psikologikoak egindako ekarpenak aipatuko ditu, horien artean, nabarmentzekoak dira gazteen arteko elkarbizitza hobetzeko eta garapen emozionala bultzatzeko frogako 5 programen eskuhartzea. Hizlariak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak diruz lagundutako “Evaluación psicológica: diseño de instrumentos y evaluación de programas de intervención” Ikerketa Taldea koordinatzen du eta “Ciberbullyng” prebentziorako eta interbentziorako programa dituen ikerketa zuzentzen du.

Ziberjazarpenaren inguruko hitzaldiaren ostean Zibersegurtasuna izango da Pantallas Amigas elkarteko, Leire Lasuen eta Igor Gambidek emango duten hitzaldiaren gai nagusia. Biak Zibersegurtasunean adituak dira eta “Instagram y otras redes sociales: retos para la convivencia” hitzaldia eskainiko dute, batez ere beraien elkarteak egiten duen lana azalduz. Pantallas Amigas 2004an sortu zen Internet eta bestelako IKTen erabilera egokia eta osasungarria bultzatzeko, eta baita haurtzaroan zein nerabezaroan gizarte digital arduratsua bultzatzeko. Helburu horrekin, haur eta gazteak modu autonomoan Internet erabili ahal izateko proiektuak eta tresnak garatzen dituzte, azken helburu bezela izanik haurrek zein gazteek Sarean modu positiboan eta osasungarrian ibiltzeko eskumen digitalak eskuratzea. Ziberjazarpena, sexting, sextorsion, grooming, segurtasuna eta pribatutasuna dira lantzen diren gaietariko batzuk eta gai horietan estatuko erreferente bilakatu da elkartea.

Laguntza ikastetxeei ziurtagiri banaketa

Laguntza programak bi urte daramatza Nafarroako ikastetxeei zerbitzua ematen. Programa horrek formazioa eskaitzen die irakasle eta zuzendaritza taldeei elkarbizitzaren inguruan (jazarpena, ziberjazarpena, buruaz beste egitea, dolua, transexualitatea, etab. ) gainera egunerokoan elkarbizitza arazoak konpontzeko tresnak eskaintzen dizkie.

Hala, jardunaldi hauei azken bi urteetan programan parte hartu duten ikastexeei ziurtagiriak banatuko zaizkie. Roberto Pérez Elorza, zuzendari orokorrak Laguntza programaren formazioa jaso duten ikastetxe bakoitzeko ordezkariei ziurtagiriak banatuko dizkie.

​​​​​​​