Gobernuak Nafarroan Ekonomia Zirkularraren garapenerako Agenda 2030 onartzen du

Gobernuak Nafarroan Ekonomia Zirkularraren garapenerako Agenda 2030 onartzen du

Foru Erkidegoaren jasangarritasunaren, klima-aldaketaren kontrako borrokaren eta trantsizio energetikoaren aldeko apustua zehazten du politika publikoetan

2019/04/03

Gobernuak, gaurko bilkuran, Nafarroan Ekonomia Zirkularraren garapenerako Agenda 2030 horizontearekin (ECNA 2030) akordioa onartu du. Dokumentu honek Foru Erkidegoaren jasangarritasunaren, klima-aldaketaren kontrako borrokaren eta eknomia zirkularrara trantsizio aldeko apustua zehazten du helburuetan eta lan-lerroetan, Administrazio Publiko guztietarako zeharkako eta koherente den perspektiba batetik.

Bere tresna nagusien artean Nafarroako Zentzuzko Espezializazioko Estrategia S3; Klina, Klima-Aldaketarako Ibilbide-Orria, 2017-2027 Hondar-Plana eta Hondarretako eta bere Zerga-Sistemako Foru-Legea daude

Gogoratu behar da ekonomia zirkularraren kontzeptua eredu ekonomiko berria dela, baliabideetako ustiapen handiena eta hondarretako sortze txikiena, ingurumen-inpaktu garbiaren murriztapena eta iturri berriztagarriko energia erabilera proposatzen duena, lehengai-erabilera optimizatuz ere.

Onartutako Agenda berriak Nafarroa lerrokatzen du Europako eta Estatuko ekonomia zirkularraren gaineko politika berriekin. Zehazki, Europako Batzordeak 2015 urtetik Ekonomia Zirkularrerako Akzio Plana du indarrean, eta akordio honen garapenak 2020ra arte lehentasunezko bost une 54 neurriekin multzo bat ezartzen du: plastikoak, elikadura-hondakina, lehengai kritikoak, eraikuntza eta eraistea, eta biomasa eta oinarri biologikoarekiko produktuak.

Europako eremuan, Ekonomia Zirkularreranzko trantsizio honek bere euskarri finantzarioa du, Horizonte 2020, Europako Egiturazko eta Inbertsiokoetarako Funtsen bidez, Inbertsio Estrategikoetarako Europako Funtsen (FEIE) bidez eta LIFE programaren bidez. Akzio planak ere estatu kideekin, eskualdeekin eta udalekin, enpresekin, ikerketako erakundeekin, herritarrekin eta ekonomia zirkularrean parte hartzeko interesa duten beste taldeekin lankidetza estua bultzatzen du.

Hondarra baliabidea bihurtzea

Gaur onartutako Nafarroan Ekonomia Zirkularraren garapenerako Agenda, bere akzio-programan ekintzak eta neurriak zehazten ditu hiru lerroetan: kultura zirkularra eta ekonomia zirkularrerako zeharkako bultzada, baliabideak diseinua eta ekoizpena; eta erabilera/kontsumoa garraioa eta hondar-kudeaketa. Gainera, Agendak eragin zehatzak proposatzen ditu S3 zentzuzko estrategiak ezarri dituen lehentasunezko areetan: automobilgintza eta mekatronika, elikatze-katea, eta energia berriztagarriak eta baliabideak.

Abiapuntua izan da baliabide erabileran kudeaketa, prebentzioa eta eraginkortasuna, ekonomia berdera trantsizio baterantz aurrera egiteko, zeinen helburuak ekosistemaren erresilientzia eta giza ongizatea dira.

Hau lortzeko, agendak zazpi gakoak zapimarratzen ditu: baliabide birsortzaileei lehentasuna ematea, eginda dagoena mantentzea eta hedatzea, baliabide bezala hondarrak erabiltzea, negozio-eredua berriz aztertzea, etorkizunerako diseinatzea, teknologia digitala batzea, eta baterako balioa sortzeko laguntzea.

Baliabideen arrazoizko erabilerarantz eta eredu energetiko arduratsuarenganantz

Agendaren helburu orokorrak sei dira, bioekonomia sartzen duela zirkularra bezala definitzen den lekuan: baliabide naturalen kudeaketa iraunkor eta eraginkorra, energia fosilak berriztagarrigatik ordezkatzea, hondar-sorkuntza txikiagotzea eta bere balorizazioa handitzea, sektoreetako kontsumo arduratsu publiko eta pribatua, jasangarritasunaren kultura hedatzea eta gaitzea handitzea, areagotzea, eta jasangarritasunari eta kohesio sozialari laguntzea.

Helburu orokor bakoitzerako, Agendak adierazleak eta helburu zehatzak ezartzen ditu, Nafarroako Gobernuak landu eta onartu dituen zeharkako estrategietkin eta planekin erlazionatuta. Haien artean 2005ko emisioekin konparatuz 2030an % 45ko berotegi-efektuko gasetan murriztapena lortzea eta 2030 urtean energiako azkeneko kontsumo gordineko energia berriztagarrietako kuota % 50etako izan dadin. Hondarrei dagokienez, helburua kokatzen da etxe-eremuan sortutako kantitateak 2027an % 12 txikiago izan dezala 2010ari buruz, eta baita ere balioztatutako etxe eta merkataritza hondarretako ehunekoa 2027an % 75etako izan dadila.

Lantze-prozesua eta parte-hartzea

Agenda honen lantzearen aurrekarietan Nafarroa H2020-SCREEN proiektuan parte-hartzea aurkitzen dugu, Europako beste 17 eskualdekin, zeinen mota honen estrategia eta azterketa-metodologia eraiki den oinarria izan da

Proiektuaren amaitzearen ondoren egindako lanak sendotzera eta 2030 Nafarroako Ekonomia Zirkularraren Agendaren dokumentuari formatu ematera igaro da. Agendako zirriborroa landu eta ikuskatu zen 2018ko ekainatik abendura arte, agente interesatuko taldearekin batera Gobernuaren departamentu desberdinen ekarpenetekin.

Joan den urtarrilean Parte-Hartze-Atarian erakusketa publikoaren ondoren, otsailan zehar talde-saioetan landu zen Administrazioaren pertsonalarekin, eta lurralde agenteekin, baita agente sozioekonomikoekin. Martxoan S3-eko Zuzendaritza Batzordera igo zen eta, azkenean, behin betiko testua onartuko du gaur Foru-Gobernuak.

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012 eta 012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere