Ur-emaria

Ur-emaria neurtzeko estazioen sareak ibaien emaria eta maila neurtzen eta kontrolatzen ditu.

Nafarroako Gobernuaren sare foronomikoak ur-emaria neurtzeko 28 estazio ditu. Horietatik 6 Kantauriko isurialdeko ibaietan daude, eta gainerako 22ak Ebroren arroan. Sare hori Ebroko Konfederazio Hidrografikoak eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak Nafarroan dituzten ur-emaria neurtzeko estazioekin osatzen da.
Sarearen helburu espezifikoa Nafarroako ibaien eta akuiferoen emariak kontrolatzea da, alderdi hauek zaintzeko:

  • Ura modu jasangarrian kudeatu eta erabiltzeko oinarrizko informazioa izatea.
  • Ur-baliabideak ezagutzea.
  •  Ingurumen-kalitatea kudeatzea.
  • Uholdeen aurrean ekin ahal izateko kontrol- eta alarma-sarea izatea•    Uholdeen aurkako defentsa-jarduketak planifikatzea.

 Esteka honetan hidrometria-kontroleko sarearen memoriak kontsulta ditzakezu.

 

Mapa, Nafarroako ibaietako ur-emaria neurtzeko estazio automatikoen datuak denbora errealean kontsultatzeko