Descárgate la app
Osasun Departamentuak inkesta serologiko bat hasi du 2.000 pertsonako lagin batean, Nafarroako biztanleen immunitatearen egoera ezagutzeko
2022ko apirilaren 27a
Osasun Departamentuak inkesta serologiko bat hasi du 2.000 pertsonako lagin batean, Nafarroako biztanleen immunitatearen egoera ezagutzeko
Gora egin du COVID-19aren intzidentziak 60 urtetik gorakoetan, eta egonkortasun-parametroetan kokatu da ospitale-eremua
Nafarroako biztanlerian COVID-19aren aurkako egungo babesaren indarraldia ezagutzeko (horren heren bat gaixotasunaren diagnostikatua izan da, eta bost urtetik gorako frakzioaren ia % 90ek txertaketa-jarraibide osoa du), Osasun Departamentuak seroprebalentziari buruzko inkesta bat jarri du abian aste honetan; horretarako, 2.000 pertsonaren lagin serologikoa hartuko da eta bertan kalkulatuko da antigorputzak dituzten ala ez, eta immunitate naturala ala txertoak eragindakoa duten.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).