2023ko otsailaren 22a

Vianako Printzea eta Talentu Artistikoa sarietarako hautagaitzak aurkezteko epea martxoaren 20an amaituko da

Vianako Printzea sariak 20.000 euroko aurrekontua du, eta Talentu Artistikoak 10.000 euroko proiektu baten programazioa eta erakusketa

Nafarroako Aldizkari Ofizialak (NAO) datozen egunetan argitaratuko ditu 2023ko Kulturaren Vianako Printzea eta Talentu Artistikoaren Sustapena sarien oinarriak. Horien arabera, hautagaiak martxoaren 20ra arte aurkeztu ahal izango dira, egun hori barne.

‘Kulturaren Vianako Printzea’ sariak, pertsona edota erakunde ospetsuek eginiko lanak aitortzen ditu, betiere Nafarroarekin lotura berezia badute Kultura esparruetako batean; horien artean daude sorkuntza, azterketa edo ikerketa jarduerak edo bere sustapena eta hedapena eta dirutan jasotzeko 20.000 euroko zuzkidurarekin dator.

Bestalde, ‘Talentu Artistikoaren Sustapena’ sariaren helburua da esparru artistiko nahiz kulturalean gazte ekintzaileen ibilbidea bultzatzea, gazteriarentzat erreferentea izatea eta Nafarroan garatzeko bidean dagoen talentua bistaratzen eta profesionalizatzen lagundu ahal izatea. 18 eta 30 urte arteko pertsonengana zuzenduta dago eta saria, hautagaitza irabazlearen arabera, gehienez 10.000 eurorekin hornitutako proiektu artistiko baterako programazio eta/edo erakusketa batean datza.

‘Viana Printzea’ sarirako hautagaitzen aurkezpena

‘Viana Printzea’ sarirako proposamenen aurkezpena posta elektroniko bidez egin behar da, premioprincipedeviana@navarra.es helbidean, edota zuzenean, Kultura eta Kirol  Departamentuaren egoitzan (Navarrería kalea, 39-1. a. Iruña) edota helbide horretara zuzendutako posta ziurtatuarekin, gutun-azalean “2023 Kulturaren Vianako Printzea Saria” idatziz.

Hautagaitzak banaka aurkeztu lezakete Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluko kideek, herrialde orotako erakunde publikoek, hala nola hezkuntza, kultura eta gizarte erakundeek, herrialde orotako legeztatutako GKEek, edo erakundeak gonbidatu dituen pertsona ospetsuek. Kanporatuak izango dira saria eurentzat edota lege-ordezkari gisa erakundeentzat eskatzen dutenek aurkeztutako hautagaitzak.

Hautagaitzak, proposatu izan den erakundearen edota pertsonen nortasun juridikoaren datu ziurtatuekin; merituen laburpenarekin, ibilbide pertsonal eta/edo profesionalarekin, hala nola alegatu diren merituak ziurtatzea ahalbidetzen duen bestelako dokumentazio ororekin osatu behar dira.

Hautagaitzen aurkezpenari buruzko informazio guztia Nafarroako Gobernuaren tramite-katalogoan aurkitzen da, zein eskura daitekeen esteka honetan

Sariaren epaimahaia Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluko kideekin osatzen da zeinek jasotako hautagaitza bakoitzean meritu garrantzitsuenak baloratuko dituen.

‘Talentu Artistikoa’ sarirako hautagaitzen aurkezpena

‘Talentu Artistikoaren Sustapena’ sarirako hautagaitzen aurkezpena posta elektroniko bidez egin behar da, dg.cultura.ipv@navarra.es helbidean, edota zuzenean Kultura eta Kirol Departamentuaren egoitzan (Navarrería kalea, 39-1. a. Iruña) edo posta helbide hori jomuga duen posta ziurtatuaren bidez, gutun-azalean “2023 Kulturaren Vianako Printzea Saria” idatziz.

Hautagaitza aurkeztu dezakete Nafarroan lege-egoitza izaten duten 18 eta 30 urte arteko gazteek eta baldintza hauek betetzen dituzten pertsonekin osatutako legez eratuak diren erakundeek. Lege-egoitza Nafarroakoa izan ezean, ziurtatu behar da pertsona hautagaia Nafarroarekin lotura ezo zerikusia duen proiektuetan edo jardueretan partaide izan dela.

Hautagaitzekin, proposamena egiten duen erakunde edota pertsonaren datu ziurtatuez gain, azalpen memoria bat erantsi behar da, aurkezpena bermatzen duten merituak eta gutxienez hautagaitza babesteko gutun bat barne hartzen dituena.

Hautagaitzen aurkezpenari buruzko informazio guztia tramite-katalogoan aurkitzen da eta eskuragarri dago esteka honetan.

Sari biak ekitaldi publiko batean banatuko dira, laster iragarriko diren datetan. Golardo hauekin lotutako informazio guztia Kultura Zuzendaritza Nagusia – Vianako Printzea Erakundearen webgunean kontsulta daiteke.