Descárgate la app
Ukrainako gatazkagatik desplazatutako 348 pertsonak dagoeneko 400 euroko laguntzak eskatu dituzte
2023ko ekainaren 27a
Ukrainako gatazkagatik desplazatutako 348 pertsonak dagoeneko 400 euroko laguntzak eskatu dituzte
Nafarroako Gobernuak, aurtengo urtarrila eta ekaina bitartean, Foru Komunitatean aldi baterako babes-erregimen baten onuradun diren Ukrainako gatazkak eragindako pertsonentzako zuzeneko laguntzen 241 eskaera izapidetu ditu, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak gaur argitaratutako balantzearen arabera.
Familia-unitateen eskaera horiek 400 euroko hileko laguntzaren 348 onuraduni dagozkie, gerrako gatazkatik ihes egin eta Nafarroako Foru Komunitatean finkatzea erabaki zutenentzat, baina beren beharrak asetzeko baliabide ekonomiko propiorik ez dutenentzat. Orain arte 472.800 euro eman dira guztira.
(Albiste hau euskaratzen ari gara, hurrengo minutuetan izanen duzu osorik euskaraz. Bitartean gaztelaniazko bertsioa kontsulta dezakezu. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).