Descárgate la app
Osasun komunitarioko estrategiak aurrera egin du Lehen Mailako Arretan, eta 100 profesionalek baino gehiagok parte hartu dute urteko bigarren jardunaldian
2026ko azaroaren 10a
Osasun komunitarioko estrategiak aurrera egin du Lehen Mailako Arretan, eta 100 profesionalek baino gehiagok parte hartu dute urteko bigarren jardunaldian
Dominguez kontseilariak Osasun Departamentuaren konpromisoa agertu du herritarren osasunari heltzeko orientazio komunitarioa indartzeko eta beharrezko tresnak eta baliabideak emateko
Ezker eskuin.: Nancy Gonzalo, Osasunbideako Gaixoen Osasun Arretarako zuzendaria; Judith Lapieza, NOPLOI; Fernando Domínguez, Osasun kontseilaria; Marian Nuín, NOPLOIko zuzendari kudeatzailea, eta Ana Zambrana, Lehen Arreta.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Osasun zentroetako, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko (NOPLOI) eta Osasun Departamentuko 100 profesionalek baino gehiagok parte hartu dute Nafarroako Lehen Mailako Arretako Osasun Komunitarioari buruzko bigarren Jardunaldian. NUPeko Osasun Zientzien Fakultateko ekitaldi aretoan egindako topaketan, 2025eko maiatzean aurkeztu zen Lehen Mailako Arretako Osasun Komunitarioko Estrategiaren egungo egoeraren balantzea egin da, garatzen ari diren esperientzien berri eman da, eta hura ezartzen nola jarraitu hausnartu da.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).