2023ko urtarrilaren 17a

Ollo kontseilariak Nafarroako Memoriaren Institutuak antolatutako “Hormigoizko Mugak” erakusketa zabaldu du Bruselan

Eskualdeen Europako Batzordean ikus daiteke Atlantikoko Harresiaren eta Pirinioetako Gotorlekuaren inguruko lana
Ana Ollo, Herritarrekiko Harremanetarako kontseilaria, erakusketaren 
inaugurazioan.
camera_alt Ana Ollo, Herritarrekiko Harremanetarako kontseilaria, erakusketaren inaugurazioan.   Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak Bruselara eraman du Nafarroako  Memoriaren Institutuak antolatutako "Hormigoizko Mugak" erakusketa. Lana urtarrilaren 31ra arte egongo da ikusgai, Eskualdeen Europako Batzordearen egoitzan. Erakusketak Atlantikoko Harresitik eta Pirinioetako Gotorlekutik bidaia bat proposatzen du. Herritarrekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollok inaugurazioan gogorarazi duenez, “bi defentsa-azpiegitura horiek, Hitlerren eta Francoren erregimen totalitarioek sustatu zituzten, Europako prozesu demokratikoak ito nahi zituzten erregimen faxistak blindatzeko”.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).