2023ko martxoaren 16a

Navarra Music Commission-ek bere bigarren urterako aholkularitza, prestakuntza eta sustapen ildoak indartu ditu

Esnaola kontseilariak musikaren bulegoaren hasieraren balantzea egin du; lehen urtean sektoreko 90 erakunde eta eragileri eman die arreta, eta 2023rako ekintzak aurkeztu ditu  
Esnaola kontseilaria ekitaldiko gainontzeko parte hartzaileekin.
Esnaola kontseilaria ekitaldiko gainontzeko parte hartzaileekin.  Deskargatu irudia Irudi galeria

2022ko martxoaren 29an Navarra Music Commission (NMC) ireki zen eta hasiera-hasieratik sektoreari zuzendutako leihatila jarri zen. Ordutik, 90 hitzordutik gora hartu dira musika-erakunde eta -eragileei aholkuak emateko, eta 150 baino gehiago, NMCrekin aholkularitzan jarraitu dutenak zenbatuz gero. Gainera, bulegoaren jarduerak lan-prozesu ugari mantendu eta sortu ditu, bere hiru ekintza-ildo nagusiek gidatuta: aholkularitza, prestakuntza eta sustapena.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).