Descárgate la app
Nafarroaren Egunekon ospakizunean izan da Ollo lehendakariordea Mallorcan
2025ko azaroaren 30a
Nafarroaren Egunekon ospakizunean izan da Ollo lehendakariordea Mallorcan
Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollo Nafarroaren Egunaren ospakizunean izan da Mallorcan. bizi diren nafarren komunitatea bildu da, ekitaldi-egitarau zein Mikel Alcasena eta Jorge París musikarien kontzertu baten inguruan. Ekitaldian Euskal Etxeko lehendakaria den Nicolás Ibarra Murillo ere izan da, bertan ospatu baita ekitaldia.
Balearretako erkidegoan Nafarroako herritarrekin loturak sendotzeko izan da Ollo lehendakariordea jardunaldi honetan, eta, Foru Gobernuaren NEXT Estrategiak islatzen duen bezala, Nafarroako Foru Komunitatetik kanpo bizi diren nafarrekiko harremanak sustatzen jarraitzen du nafar ordezkariak.
Nafarroa globala
2025-2028 Nafarroako Kanpo Ekintzako II. Planaren 3. ardatzak atzerrian dauden Nafarroako herritarrekiko arreta eta harremana hobetu nahi ditu, Nafarroako proiektuan parte har dezaten lagundu nahi du, eta lurralde honen irudi erakargarria, anitza eta garaikidea ezarri nahi du.
Horrela, Nafarroako herritarrek kanpoan dituzten harremanak sustatzearen helburu orokorra beste eskualde eta herrialde batzuetan ezarritako Nafarroako zentroei laguntzea da eta haiekin lankidetzan aritzea. Bai eta Nafarroan dauden beste erkidego batzuetako etxeekin ere, Nafarroako kolektibitateak eta zentroak sendotzen lagunduz, haien barne-kohesioa eta elkarteen ekintzen eraginkortasuna bultzatuz. Hau da, 2019an onartutako NEXT estrategiaren bidez, Nafarroaren eta kanpoan dauden Nafarroako komunitateen arteko loturak eta harremanak sustatu, koordinatu, ezarri eta areagotzea, bereziki harreman sozial, kultural eta ekonomikoak.
Ollo lehendakariordeak Nafarroaren Eguna Mallorcan ospatzera egindako bisita Kanpo Ekintzako Planaren 3.1.1 ekintzaren barruan kokatzen da, hau da, Nafar eta Nafar-Euskal etxeei eta zentroei beste eskualde eta autonomia erkidego batzuetan lankidetza-ekintzak sustatzeko ematen zaien laguntza instituzional eta ekonomikoaren barnean, hain zuzen ere.