Descárgate la app
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak tigre eltxoa zaintzeko eta kontrolatzeko kanpaina hasi du
2024ko apirilaren 17a
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak tigre eltxoa zaintzeko eta kontrolatzeko kanpaina hasi du
Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren bidez (NOPLOI), Tigre Eltxoa Zaintzeko Plana egin du 2016az geroztik. Egoera horretan, joan den martxotik aurrera, Nafarroan tigre-eltxoaren zaintza entomologikorako eta kontrolerako kanpaina berri bat hasi da, sartu eta ezarri ote den detektatzeko eta egoeraren arabera erantzun-maila egokiak artikulatzeko.
Plan hau Osasun Ministerioaren bektoreek transmititutako gaixotasunak Prebenitzeko, Zaintzeko eta Kontrolatzeko Plan Nazionalaren esparruan dago; 2023an eguneratuta dago eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eta Iruñako Udalaren lankidetzarekin kontatzen du.
Klima-aldaketarekin duen lotura dela eta, programa honek Europako finantzaketa du LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren bidez. Europako proiektu honetan sartzeak Planaren finantzaketa handitu du, giza baliabideetan eta baliabide materialetan. Eta horrez gainera, PESMA Plan Nazionalarekin eta Osasun eta Ingurumen Plan Estrategikoarekin lerrokatuta dago, eta mota horretako jardueren garapena barne hartzen dute.
2023ko kanpaina: 1.800 lagin baino gehiago aztertu dira
Iazko kanpainan, zein maiatzean hasi eta azaroan amaitu zen, 1.818 ovitranpa aztertu ziren 67 laginketa-puntutan, eta helduentzako bi tranpa jarri ziren, konplexuagoak eta garestiagoak, aurreko denboraldian detekzioak izan ziren eremuan.
Kanpainaren amaieran, 36 arrautza-lagin positibo zeuden ovitranpetan, eta 262 intsektu-lagin positibo helduen tranpetan, batez ere Beran eta Bertizaranan, eta noizean behin, Iruñan, Tuteran eta Zangozan. Beran eta Bertizaranan arrautzak eta helduak aurkitu zirenez, kontrol etimologikorako bi tratamendu egin behar izan ziren. Izurrite horren kontrolean espezializatutako enpresa batek egin zituen tratamendu horiek.
Intsektuaren zaintza etimologikorako, adituek pertsonen edo merkantzien trafikoaren arabera hautatutako eremu estrategikoetan ovitranpak jartzen dira, eltxoa lekualdatu eta sartzeko modurik ohikoena izateagatik. Puntu horiek gasolindegietan, atsedenguneetan, merkataritza-zentroetan, hilerrietan eta abarretan aurkitzen dira.
Ontzi txiki beltzak ditugu hizpide, 400 mililitro ur dituztenak: horietan, zur porotsuzko ohol bat sartzen da eta eltxoko emeak eta halakorik bada, oholtxoaren azalean jartzen ditu arrautzak, urarekin kontaktuan. Langileek laginak astero edo hamabostean behin jasotzen dituzte, eremuaren arabera. Kasu batzuetan, arriskuaren arabera, helduen tranpak ere jartzen dira, espezifikoagoak direnak. Laginak Nafarroako Abeltzaintza Zerbitzuko Nekazaritzako Elikagaien Laborategiak aztertzen ditu, PCR teknika barne hartzen duen intsektua detektatzeko ekipo eguneratuenekin.
Tigre Eltxoa
Tigre Eltxoa, ‘Aedes albopictus’, araudiak onartzen dituen ehun espezie exotiko inbaditzaileetako bat da, Asiatik datorrena, eta bereziki hirigune eta hiri-inguruetan bizi eta hazten da, ugaltzeko egokiak baitira. Berez, 50 eta 200 metro bitarteko distantzia txikitan mugitzen dira, baina garraiobideetan bidaiatu dezake.
Izen hori duen arren, intsektu txiki bat da, kolore ilunekoa, eta marra zuriak ditu toraxean. Batez ere egunsentian eta ilunabarrean ziztatzen duten emeek sortzen dute ziztada, eta, normalean, eguneko erdiko orduak saihesten dituzte. Ura pilatzen duten ontzi txikietan hazten da, eta, beraz, oso garrantzitsua da herritarren laguntza, umetzeko eremuak saihesteko. Erasokorrak dira ziztadan, eta azkura eta mina zein erreakzio alergikoa eragiten dituzte. Probabilitate txikikoagoan zika, dengue edo chikungunya moduko gaixotasunak kutsa ditzakete, arrisku gehiagoko eremuetan.
Arrisku-egoerak
Egungo datuekin eta Osasun Ministerioaren bektoreek transmititutako gaixotasunen Prebentzio, Zaintza eta Kontrolerako Plan Nazionalaren arrisku-egoeren arabera, NOPLOIk ezartzen du Iruña, Tuera eta Zangozako zonak (2023an detektatua izan den zonak) 1. egoeran egongo liratekeela ‘Aedes Albopictus’ detektatu berri eta puntualaren ondorioz, oraindik ezarri gabe egon arren. Egoera hau ezberdina da Berako zonan zeinetan 2 arrisku-egoeran dagoen, azken kanpainetako datuen arabera erabat ezarrita dagoelako; zehazki, 2a, ez baita kasu autoktonorik atzeman, baina gomendio jakin batzuen arabera inportatutako kasuak detekta daitezke.
Balizko arrisku-egoera horien arabera, NOPLOIk ‘One Health’ edo osasun bakarrarena den ikuspegiarekin ezartzen ditu jarduketak, hau da, jarduerak koordinatzen ditu animalien, gizakien eta elkarri lotuta dauden ekosistemen osasuna kontuan hartuta, OMEren arabera.
Nafarroako zaintza epidemiologikoak urtero detektatzen ditu denge edo chikungunya bezalako gaixotasunen kasuak, tigre-eltxoak transmititu ahal dituenak. Zehazki, 2023an, Nafarroan 13 denge kasu eta chikungunya kasu bat jakinarazi ziren, baina kasu guztietan, kutsatzea Nafarroatik kanpo gertatu zen infekzio horietarako herrialde endemikoetan, hau da, inportatutako kasuetan. Informazio honek agerian jartzen digu herrialde endemikoetara bidaiatzen denean hartu beharreko prebentzio-neurrien, kasuen diagnostiko goiztiarraren eta Nafarroan eltxoaren ziztada saihesteko neurriak hartzearen garrantzia, aldi berean infekzioa beste pertsona batzuei kutsatzea eragotzi ahal izateko.
Gizakiengan infekzio horien zaintza epidemiologikoa eta mikrobiologikoa eta eltxoaren presentzia garaiz detektatzeko eta kontsolatzeko zaintza entomologikoa funtsezko elementuak dira arriskua ebaluatzeko eta ‘Aedes albopictus’ deiturikoak transmititutako gaixotasunak prebenitzeko nahiz kontrolatzeko neurriak aplikatzeko, herritarrak babesteko helburuarekin.
Herritarren inplikazioa
Herritarren lankidetza funtsezkoa da tigre-eltxoaren hedapena saihesteko. Eltxoa ezagutarazteko, ziztadari aurrea hartzeko eta eltxoei aurre egiten laguntze aldera, herritarrentzat gomendioak dakartzaten informazio-liburuxka batzuk argitaratu dira NOPLOIn, NOPLOIren webguneetan hala nola Life NAdapta Proiektuan eskuragarri daudenak.
Eltxoei aurre egiteko aholku batzuk dira ur-metaketak saihestea (estoldak, teilatu edota ureztaketarako erretenak), erabiltzen ez diren putzu eta igerilekuak ura pilatzen ez duen olanarekin estaltzea, ontzietako ura kentzea (loreontzietako platerak, ontziak, jostailuak, etab.), aldian-aldian maskota-isurbideak garbitzea eta leihoetan, biltegietan, ontzietan eta abarretan eltxo-sareak erabiltzea.
Bestalde, Mosquito Alert app-a herritarren zientziari buruzko proiektu bat da, eta edonori argazki baten bitartez eltxo bat aurkitu dela jakinarazteko aukera ematen dio. Eltxo hori adituek baliozkotuko dute, eta emaitzak mapa publiko batean argitaratuko dira, erregistratutako behaketak kontsultatzeko.